Karmen Jaiak Gautegiz Arteagan

2023/07/16 12:00

Gautegiz Arteagako Zendokiz auzoan. |Jaiak

Gautegiz Arteagak Zendokiz auzoko Karmen eguna ospatuko dau datorren garagarrilaren 16an. Udako lehenengo jaia da, San Lorentzo abuztuaren 10ean eta San Antolin irailaren 2an ospatzen dira.

Irailaren 16an, Karmengo egunean, Gautegiz Arteagak tradizino handiko erromeria bategaz ospatzen dau jai eguna eta urtero herritar asko joaten da bertara. Jaia Zendokiz auzoan ospatzen da, Karmengo ermitearen inguruan eta egun horretan, itsasgizonak eta familiakoak joaten ziran babes eske: Jaia tradizino handikoa da, itsasgizonen herria garelako. Geure bizilagunetako asko itsasgizonak izan dira edo itsasgizonen ondorengoak gara eta horregaitik errotu da Karmengo eguna Zendokizen eta ilusinoz eusten deutsagu, bizibide hau gure gazteen artean hain presente ez dagoan arren. Egun polita da, familietako hainbat belaunaldi batzen diralako landa giroko jai maitagarri eta alai honetan, azpimarratu dau Patrik Saitua Gautegiz Arteagako alkateak.

Ospakizuna 12:00etan hasiko da Meza Nagusiagaz. Ondoren, herriko jantza taldeak, Artie Dantza Taldeak, erakustaldia egingo dau eta ondoren, gure erromeria tradizionalen formatua berreskuratu dauen Eingo talde ospetsuak musika, abestiak eta umore ona jarriko ditu. Aitatu behar da talde honetako kideen artean Gautegiz Arteagako hainbat lagun dagozala. Mokaua hartzeko aukerea be egongo da eta ezin ahaztu auzo honetan haretx siku handi baten enborraren barruan jaiotako haretx gaztea.

Azkuna Zentroak komikigintzan nazioarteko egoitzarako deialdia edegi dau

Bizkaie! 2023-07-12 13:20   Kulturea

Irailaren 11n zarratuko dan deialdiaren bidez, 3 persona hautatuko dira.

Jardun biko irakaskuntzeari buruzko udako ikastaroa gaur hasi da

Bizkaie! 2023-07-12 10:57   Kulturea

Informazino gehiago hemen.

Barakaldoko Orconera kargategia kultura-intereseko ondasun izentau dabe

Bizkaie! 2023-07-12 09:56   Kulturea

Monumentu kategorian, Eusko Jaurlaritzeak egindako eskaerearen ondoren.

‘Euskaltzaindiaren Hiztegia'-n 646 forma gehitu dira eta 1.230 moldatu

Bizkaie! 2023-07-12 08:18   Euskerea berbagai

Sarrerak berratondu eta ezkutuan geratu eitekean informazioa bistaratu dogu.

Zorionak Pello Bilbao!

Bizkaie! 2023-07-12 08:05   Kirola

Zimmermannegaz esprintean irabazi dau bizkaitarrak Frantziako Tourreko 10. etapea.

LXVIII. Paellen Nazinoarteko Paella Lehiaketea

2023/07/25 .

Getxon, Aixerrotan.

'Aha'. ALAS CIRCO TEATRO

2023/07/16 21:30

Larrabasterran, Urgitxieta plazan. |Antzerkia

Karmen Jaiak. BISTIWARRIORR + BEIETZ + TRIKIZIO

2023/07/15 22:30

Larrabasterran, Urgitxieta plazan. |Musikea

VII. Dimetal Fest

2023/09/30 .

Diman. |Musikea

Informazino gehiago hemen.

Sartzea doban.

VII. Dimetal Fest

2023/09/29 .

Diman. |Musikea

Informazino gehiago hemen.

Sartzea doban.

'Ante todo mucha calma'. JOSE CORBACHO

2023/07/22 20:30

Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Bestelakoak

'666'. YLLANA

2023/07/15 20:30

Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Antzerkia

'Erein argitaletxeak ez dau erabagi Igela argitaletxea gelditzea'

Bizkaie! 2023-07-11 13:26   Kulturea

Igelaren «jaube diran enpresariak» enpresa bakarra da eta bere izena da Erein argitaletxea.

Paellen Nazinoarteko Lehiaketearen eragina gitxitzeko neurriak ezarriko ditue

Bizkaie! 2023-07-11 12:54   Kulturea

Etxolak eregiteko ez da zementurik erabiliko eta pisu bakarrekoak izan beharko dira.

XIV. eta V. Bilboko Banderea garagarrilaren 15ean

Bizkaie! 2023-07-11 11:19   Kirola

Estropadea erlojupekoa izango da, denporaldi osoko formatu horretako bakarra.

Arrasate Blues 2023

2023/07/13 - 2023/07/16

Arrasaten. |Musikea

Arrasate Blues 2023

- Garagarrilak 13

19:00 - Noah & The Hell Drinkers.

- Garagarrilak 14

19:00 - The Fake Cousins.

20:30 - Bluedays Band.

22:30 - Afrika Bibang.

00:00 - Erromintxelak.

- Garagarrilak 15

13:00 - M&A Swing Machine.

19:00 - Slideboy Vegas.

20:30 - The Soul for Real Band.

22:30 - Trudy Lynn feat. Steve Krase & Travellin’ Brothers.

- Garagarrilak 16

13:00 - Mónica Durán.

19:00 - The Spolem Girls.

Arrasate Blues 2023

Bizkaie! 2023-07-11 08:41   Musikea

Garagarrilaren 13tik 16ra.

Aitor Francesena Basque Teameko surflariak Europako txapelketea irabazi dau

Bizkaie! 2023-07-11 07:59   Kirola

Hemen zein kanpoan upealako indarra erakutsi dau Francesenak.