Haritz Olaetak (Nehor) SGAE Fundazinoa Saria irabazi dau
2026-05-06 09:07 MusikeaUri-musikea edo urbanoa lantzen dauen artistea saritu dabe VI Villasound jaialdian,
SGAE Fundazinoak, Lurralde Kontseiluaren bitartez, SGAE Fundazinoa Euskadi Saria emon deutso Haritz Olaeta urban artisteari (Nehor), VI. Villasound Bilbao entzutetsuko amaiera ekitaldian. Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiaren Fundazinoak Villasound musika-programan parte hartzen dauen bigarren aldia da, berau, genero eta diziplina garaikide guztietako tokiko talde eta bakarlari gazteak sustatzeko eta ikusarazoteko Bilboko Udalak abiarazotako ekimena izanik. Udagoienean, Haritz Olaetak Bilboko Campos Eliseos antzokian joko dau III. Bilbo Beat Jaialdian, La Basuren zuzendaritzapean.
Helburu nagusia sortzen dabizen taldeei aukerea emotea da, askotan ez baitabe euren artea erakusteko beharrezko plataformarik. Uri-musikeak, nonbait gurean hazten badoa be, ikusgarritasun-erronkak ditu oraindino. Ekimen honen bitartez, SGAE Fundazinoak errepertorio hau zabaltzen lagundu eta talentuen kalidade artistikoa nabarmendu nahi dau, genero honetan ohikoak ez diran eszenatokietara eroanez, Campos Eliseos Antzokira, esaterako. Holan, musika-industria horretan ingurune inklusiboagoa eta bidezkoagoa sustatzea da asmoa.
III Bilbo Beat 2026 edizinoan, udagoienean, sektoreko profesional handien parte hartuko dabe (koreografoak, produktoreak eta beste aditu batzuk), eta Haritz Olaetak zein dagoeneko finkatutako beste artista batek amaierea emongo deutse jardunaldi horri zuzeneko kontzertu bategaz. Sortzen dabizan eta euskeraz abesten ditun generoko musikarien (Haritz Olaeta) emonaldia sustatuko dauen arratsaldea izango da; bide batez, emakumezko artista batek kantauko dau, diziplina honetan nagusitzen diran emakumeak autortzeko.
Haritz Olaeta
Abeslari eta konpositore donostiarra da eta urban, pop alternatiboa eta autore garaikidearen kantuaren barruan lantzen dau bere proposamena. Olaetaren proiektuak sensibilidade akustikoa eta ondo eta zehatz jagondako produkzinoa buztartzen ditu, soinu intimo eta emozionala sortuz, estudioan zein zuzenean. Hiru elementuk definiduten dabe bere ibilbidea: letren zintzotasunak, konponketen fintasunak eta egungo euskal musika eszeneagaz dauen lotureak. Haren eragin eta kidetasun estilistikoen artean Idoia Asurmendi, Izaro, Olatz Salvador edo Gorka Urbizu lako artistak nabarmendu daitekez.
Proiektua bakarlari lez dauen figurearen inguruan egituratzen da, nahiz eta musikariez inguratzen dan zuzeneko interpretazinoetarako eta estudioko kolaborazino puntualetarako. Holan, euskal eszena independenteko artisten sare batean integretan da, eta horreekaz sentiberatasuna eta ikuspegi artistikoa konpartiduten ditu.
Ibilbideari hasierea emateko, bere lehen lanak, Ikaroren itsasotik (2019), intimoa eta azken urteotan, pop alternatiboaren barruan, soinu zehatzagoa dakar, azken aldiko lan xumeetan islatzen dan egungo euskal musikaren panoraman hazten dagoan proiektu bat sendotuz, Sarearena (Idoia Asurmendigaz batera), Bi bala edo Gauaren beltza lako azkenaldiko lan xumeetan islatuz, egungo euskal musikaren panoraman hazten dagoan proiektua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
