VI. VillaSoundBilbaoko epaimahaiak Mostaza Karizia taldea aukeratu dau 'VSB Tour 26' egiteko

Bizkaie! 2026-05-06 07:45   Musikea

SGAE Fundazinoaren saria Haritz Olaetak (Nehor) eroan dau.

Mostaza Karizia. | Ikusi handiago | Argazki originala



VillaSoundBilbao 26an jarduteko hautatutako 12 banda eta bakarlarigaz mentoring kolektiboko lehenengo saioa apirilean egin ondoren, epaimahaiak orain 6 artista aukeratu ditu, mentoring personalizatuko saio bat jasoteko, Mikel Amundarainen eskutik, bai eta produkzino-saio bat be, Urtzi Izaren eskutik. Sei talde eta bakarlari horreek BIME Pro-rako sarrerak eskuratuko ditue.

VillaSoundBilbao entzutetsuak beste sari batzuk banatu ditu parte hartu daben talde eta bakarlarien artean. Saridunak Bilborocken, zapatuan (maiatzaren 2an), egindako kontzertuan iragarri ziran. Kontzertu haretan Supercremalleras taldeak (VillaSoundBilbao-ren bigarren edizinoko parte-hartzaileetako batek) kontzertua emon eban, Son Estrella Galicia zikloaren eskutik.

Kontuak kontu, ondokoak dira VI VSB-ko mentoring personalizatuko faserako aukeratutako 6 taldeak:

  • Mostaza Karizia (Gipuzkoa).
  • Gar (Bizkaia).
  • Neiffer (Bizkaia).
  • Izena (Bizkaia)
  • Haritz Olaeta (Bizkaia).
  • Fría Jane (Nafarroa).

Horreetatik, epaimahaiak Mostaza Karizia aukeratu dau VSB TOUR 26 egiteko: 4 kontzertu Estaduko uri banatan, Son Estrella Galicia zikloaren eta aretoen barruan.

VillaSoundBilbao 26an jarduteko hautatutako 12 banda eta bakarlarigaz mentoring kolektiboko lehenengo saioa apirilean egin ondoren, epaimahaiak orain 6 artista aukeratu ditu, mentoring personalizatuko saio bat jasoteko, Mikel Amundarainen eskutik, bai eta produkzino-saio bat be, Urtzi Izaren eskutik. Sei talde eta bakarlari horreek BIME Pro-rako sarrerak eskuratuko ditue.

Ganerako sariak

  • Aste Nagusia saria: Izena.
  • BIME Live saria: Mostaza Karizia.
  • Musika Bulegoa saria: Gar.
  • SGAE Fundazinoaren saria: Haritz Olaeta.
  • Bideo Klippa saria: June Miau (aitamen berezia: LazyKidd).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu