Urko Olazabal, Maria Cerezuela eta Diego Urruchiri harrerea egin deutse Bilbon
2022-03-07 13:01 ZinemeaGoya saria irabazi dabe aitatu bizkaitar eta bizkaitartuek.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziak harrerea egin deutse udaletxean Goya Sarien azken edizinoko hiru irabazleei. Juan Mari Aburto alkateak zorionak emon deutsee, Bilbo osoaren izenean, oraintsu irabazi dituen Goya sariakaitik eta eurek udaletxean aurkeztu nahi izan ditue Goya sariak.
Urko Olazabal bilbotarra izan da bat, Maixabel filman egindako interpretazinoagatik bigarren aktorerik onenaren saria irabazi daualako; beste bat, María Cerezuela arabar bilbotartua, film berean aktore barririk onenaren saria irabazi dauelako; eta beste bat Diego Urruchi, Bilbon jaioa eta Mama filmaren produktorea, film labur dokumentalik onenaren saria irabazi ondoren.
Hirurek ekarri ditue Goya sariak alkateari erakusteko eta harek esker ona adierazo deutse, bilbotar guztien etxera ekarteagatik sariak. Barriro be esker ona adierazo deutse uri osoaren izenean eta, ondoren, etorkizuneko proiektuen gainean egon dira berbetan, baita ikus-entzunezkoen sektoreak gaur dan egunean eta gure inguruan bizi dauen egoerearen gainean be.
Alde horretatik, bada, Juan Mari Aburto alkateak gogorarazo deutse Bilbao Bizkaia Film Commission zerbitzuak balantze positiboa izan ebala igaz, pandemia bete-betean zifra guztiak gaindituta eta errekorrak lortuz. Danetara, 232 produkzino eta 161 filmaketa egin ziran; 13,8 miloe euro baino gehiagokoa izan zan eragin ekonomikoa.
Zifra horiek guztiek, adierazo dau alkateak, erakusten deuskue zinemearen industria finkatzen dagoala sektore barri baten moduan eta aurrerantzean be indartu egin beharko dogula lankidetza publiko-pribatuagaz. Jaubetu gara Bilbo eta Bizkaia gogoko dituela film-egileek, filmaketa lanak egiteko leku moduan ez eze, gure enpresen eta profesionalen eraginkortasunagaitik eta kalidadeagaitik be badatozelako. Juan Mari Aburto alkateak hau azaldu deutse, bitxikeria moduan: Udaletxearen eraikina bera be erakargarria da filmak egiteko eta girotzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!