'Erlojupekoa' film laburrerako castinga egingo dabe Galdakaon

Bizkaie! 2021-08-09 09:53   Zinemea

Interesa dabenek irailaren 2ra arte emon leikie izena.

Leire Egaña zuzendariak eta Eñaut Tolosa gidoigileak Erlojupekoa izeneko film laburra grabauko dabe Galdakaon udagoienean, Udabiltzak bultzatzen dauen Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan. Filmean parte hartu nahi dabenentzako castingetan izena emoteko epea zabalik dagoala emon dabe jakitera Galdakaoko Udalak eta Bira Produkzinoak etxeak.

Batetik, aktore edo figurante izateko deialdia egin dabe. Bestetik, produkzino lanean edo kamaren atzean behar egin nahi dabenek be castingera jo leikie. Irailean egingo dira casting biak, bata aktore eta figuranteak aukeratzeko, eta bestea produkzino lanetan ibiliko diranentzat.

Interesa dabenek irailaren 2ra arteko epea dabe izena emoteko. Udalbiltzak era honetako proiektuak bultzatzeko jarri dauen baldintzetako bat beteko da: herritarrek parte hartzea eta egitasmo kulturalak alkarlanean oinarritzea.

Amo horregaz lotuta, herritarren eta sortzaileen arteko alkarlana bultzatzeko, gidoi tailerra antolatu eben bagilean. Birako kideek eta galdakaoztar batzuek hartu eben parte, Leire Egaña eta Eñaut Tolosa Erlojupekoa filmaren egileak protagonista zirala. Aitor Gametxo zinemagilea be han izan zan. Gidoigintzaz ikasi eben herritarrek, eta zinemagileek, trukean, Galdakaoko ohitura, pasarte eta pertsonaien barri jakin eben.

Erlojupekoa film laburra akzinozko komedia surrealistea izango dala aurreratu dabe egileek. Bizikletan enkarguak egiten dituan rider-a izango da protagonista nagusia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu