Hiru euskal film labur saritu ditue Malagan
2021-06-14 13:05 ZinemeaMarina Palacio, Pablo Hernando eta Esti Urresolaren lanak nabarmendu ditu epaimahaiak.
Asteburuan amaitu da Malagako 24. Zinema Jaialdia. Film luzeetako irabazle nagusien artean ez da euskal produkzinorik agiri, baina laburren atalean pozik egoteko moduko emoitzak izan ditue gure zinemagileek. Hain zuzen be, hiru euskal film labur saritu ditu epaimahaiak: Marina Palacioren Ya no duermo, Pablo Hernandoren El ruido solar eta Esti Urresolaren Polvo somos.
Jaialdi eta erakustaldietan publikoaren zein adituen gustukoa izaten dabil Marina Palacio gaztearen Ya no duermo. Oraingo honetan, Malagan egin deutse autortzea, eta ez edozelakoa, fikzinozko film laburrik onenaren Zidarrezko Biznaga Saria emon deutse eta.
Pablo Hernandezek be Zidarrezko Biznaga Saria irabazi dau, zuzendaririk onenaren atalean, El ruido solar lanagaitik. Azkenik, Ikusleen Saria beste euskal zuzendari batentzat izan da, Esti Urresolarentzat. Berak egindako Polvo somos filmak sari bikotxa ekarri dau Malagatik, Goize Blanco aktoreari be saria emon deutselako, film laburretako emakumezko aktorerik onenarena hain zuzen.
Malagako Zinema Jaialdiko pelikularik nabarmenena Agustí Villaronga mallorcarraren El ventre del mar izan da: sei sari emon deutsez film luzeen kategorian, besteak beste, film eta zuzendari onenen ataletan. Aktoreen atalean, Tamara Casellas (Ama), Roger Casamajor (El ventre del mar), María Romanillos (Las consecuencias) eta Alfredo Castro (Karnawal) izan dira irabazleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!