III. Koska Sariak emon ditue

Bizkaie! 2020-11-18 13:53   Musikea

Sarituetako batzuk Capsula edo Arima izan ziran.

Bart emon zituen III. Koska Sariak, Bilboko Euskalduna Jauregiko 0B aretoan. Bertan, inguruko alor kultural zein musikaleko erreferente ugari alkartu ziran Bizkaiko kontzertu-aretoak, jaialdiak eta tabernak omentzeko eta, ganera, zuzeneko emonaldiak egitea ahalbidetzen daben teknikarien lana gogorarazoteko. Sariketearen barruan bereizi ziran atalak eta sail bakotxeko irabazleak ondorengoak izan ziran:

  • Difusinoaren Koska Saria: Javier Corral.
  • Musika-ibilbidearen Koska Saria: Power Records (Bilbo).
  • Sortu barri dan talde onenaren Koska Saria: Arima.
  • Rock diskorik onenaren Koska Saria: Cuervo, Corazón y Cuchillos, Txarly Usher y los Ejemplares.
  • Rock talderik onenaren Koska Saria: Capsula.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Vinilo FMk eta Musika Master-ek babesturiko sari-emotean, ganera, Inun, 4 Villains eta Bringasen zuzeneko emonaldiak eskaini zituen eta hainbat artista gonbidatu be bertaratu ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu