Arriaga Antzokiak 'De Gernika a Nueva York pasando por Berlin' estreinauko dau

Bizkaie! 2020-09-28 12:30   Kulturea

Urriaren 1ean eta 2an eskainiko ditue antzezlanak, 19:30ean.

Arriaga Antzokiak denporaldiko lehenengo estreinaldi handia jasoko dau aste honetan: De Gernika a Nueva York pasando por Berlín da, Fernando Bernuések zuzendutako diziplina anitzeko lan iradokitzailea. Bernuésena berarena da espazio eszenikoa eta Patxo Telleríak moldatu dau. 

De Gernika a Nueva York pasando por Berlín lanak, Iñaki Salvadorrek zuzenean interpretautako soinu bandea dakar eta Iñaki Rikarte antzezleak emoten deutso bizia Agirreri, ekitaldirako beren-beregi sortutako ikus-entzunezko piezakaz batera. Bidaia horretako pasarte bakotxeko narrazinoa girotzeaz eta irudikatzeaz gan, neurri handian ezezaguna jakun gure historiaren tragedia soziala eta pisu emozionala transmitiduten dau.

Antzerkirako proposamenak, lehen personan kontetan dau Jose Antonio Agirrek okuptutako Europan zehar egin eban bidaia epikoa, 1937an erbestera joan ondoren. Gorabehera handiko bidaia, etenbako gogoeta politikoak eta humanistak jantzia, estadista bikaina protagonista dala. Erbestean be, euskal herriaren askatasuna eta autogobernua berreskuratzeko egin eban gogo, Bigarren Mundu Gerraren sarraskiak bizitea ezinezko bilakatuko leuken giza eskubideen eta printzipio demokratikoen aintzatespenean oinarritutako Europako herrien federazinoaren barruan.

Ikuskizunak, New Yorkera heldu arte Lehendakariak igaro zituan bizipen garrantzitsuenak batzen ditu. Agirrek berak, bidaia horretan idatzitako De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín egunerokoa da, hain zuzen be, eszenako sorkuntza lan interesgarri honen euskarria, Patxo Telleriak eta Fernando Bernues berak dramaturgia eregiteko oinarri legez erabili daben materiala. Jose Antonio Agirreren egunerokoaren garrantzia Lehendakariaren lekukotzan bertan ikusi daiteke. Egunerokoan islatzen diran 507 egunak haren bizitzako sasoi garrantzitsu baten adierazpena dira. Orrialde eta esaldi bakotxak Lehendakariaren animo egoerea erakusten dabe. Idazteko tarte bat gordeten eban gau gehienetan, kide eta lagun bakarra oharrak hartzeko koadernoa izan zan.


Arriaga Antzokiko sarrerak

- 10 eurotik 21era.

- Salgai www.teatroarriaga.eus webgunean edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.


De Gernika a Nueva York pasando por Berlín

- Egilea: José Antonio Agirre.

- Moldaketea: Fernando Bernués, Patxo Telleria.

- Espazio eszenikoa eta zuzendaritzea: Fernando Bernués.

- Zuzendaritza laguntzaile: Sara Cozar.

- Antzezleak: Iñaki Rikarte, Iñaki Salvador.

- Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano.

- Ikus-entzunezkoak: Iban González.

- Jantziak: Ana Turrillas.

- Koordinazino teknikoa: Acrónica Producciones.

- Eszenografia: Andoni Odriozola.

- Administrazinoa: Maite Gorrotxategi.

- Argazkiak: Mikel Blasco.

-Produkzino ejekutiboa: Idurre Cajaraville, Ane Antoñanzas.

- Produkzinoa: Nagore Plazaola.

Baleukok eta Tentazioak produzidutako ikuskizuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu