Bilboko Berreginen Museoak 'Gorputzearen tirania' jorratuko dau

Bizkaie! 2020-09-23 12:04   Kulturea

Irailaren 24an izango da, 18:00etan, Berreginen Museoan.

Bilboko Berreginen Museoak hasierea emongo deutso ikasturteari Artelana bere testuinguruan zikloari ekinez. Itziar Martija teknikariaren eskutik, ikusleak Fidel Díez Mesa artistearen 20 gorputz 20 artista aldi baterako erakusketea ezagutuko dau. Erakusketea urriaren 1ean zabalduko da eta Euskadiko 20 artista garaikideren lanak batuko ditu. Ekimen honen bidez, Bizkaiko erakundeak bere abangoardiako programazino ofiziala egiten jarraitu nahi dau, tokiko kultura segurua sustatzeko.

La tiranía del cuerpo (Gorputzaren tiranotasuna) berbaldia irailaren 24an izango da, 18:00etan, Bilboko Berreginen Museoan. Sartzea doban da eta parte hartzeko izena emon behar da 94 415 02 31 telefonoan.

Irailean, berbaldien ikasturteari hasierea emoteko, Artelana bere testuinguruan zikloak gorputzaren tiranotasunera eroango dau publikoa. Asmoa da antxinako Grezian gizonezkoen gorputzari buruz egoan eraikuntza eskultorikoaren pertzepzinotik abiatu eta horren jatorriaz jaubetzea eta, gero, bilakaera-lerro bat marraztea, Grezian gizonezkoen gorputzari buruz egindako irudikapenetatik gaur egungoetara joateko, Artearen Historiaren bidez, arreta berezia jarriz jainkoen irudietan.

Berbaldian, mobimentu klasikoaren aurreko irudikapenak, K.a. V. eta VI. mendeetako berezko konbentzionalismoak eta gorputzaren eraikuntza grekoen pertzepzino erromatarra aztertuko dira. Gero, mundu kristauan jainkoak irudikatzen dituen lanen herentzia grekoa aztertuko da eta, azkenik, gorputzaren kultura garaikidea jorratuko da, XIX. mendean jaio eta prototipo klasikoen zuzeneko oinordekoa dana.

Aurtengo zikloak gorputzaren gaian jarri nahi dau arretea, hainbat alderditatik begituta eta antxinako Greziagaz lotuta.

Bilboko Berreginen Museoa, Mariaren Bihotzaren eleiza zaharraren egungo egoitzan 2006an barriroz zabaldua, Bizkaiko uriburuko zaharrenetakoa da. Orain 80 urte sortu eben eta mueta horretako onenetakoa da, erakusten dituan berreginen aukeraketeagatik eta kalidadeagaitik.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu