Bilbo, zirkuan enplegua sustatzea helburu dauen ekimenaren egoitzea

Bizkaie! 2020-09-23 08:23   Kulturea

Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak proiektuaren egoitzea da Bizkaiko uriburua.

Bilboko Kalealdia proiektuko zortzi bazkideak Bizkaiko uriburuan dagoz irailaren 22an eta 23an. Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak zirkuko arteak bultzatzeko mugaz gaindiko lankidetzea helburu dauen ekimena da. Pirinioetako alde bietako zortzi erakunde publiko eta pribatuen artean dago Bilboko Udala eta Jean Jaurés de Toulouse lako unibersidadeak, La Grainerie edo Central del Circ lako saiakuntza eta sorkuntza-lekuak eta fabrikak, baita zabalkunderako guneak eta eremu publikoko erakundeak be.

Bazkide diran erakundeek Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian egingo ditue topaketok. Lan-jardunaldietan, besteak beste, Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak ordezkariek 25 taldeak hautatuko ditue, joandako bagilean egindako deialdietara aurkeztutako 81 taldeen artean; horreetatik zazpi euskal taldeak dira.

Era berean, Zirkuko Arteetako aditu-taldeak ikuspuntu desbardinak izango ditu eta Bilbon 2021eko martian egingo dan bitartekaritza-ekintza bat jorratzen jarraituko dabe; jarduera horretan, uriko hiru taldegaz lan egingo da.

Bestalde, hurrengo hackatonari (sorkuntza-maratoia) buruzko zehetasunak landuko ditue. Urtarrilaren 25eko astean izango da, hiru egunetan, La Grainerie-n (Balma-Toulouse) eta kultura-programatzaileek parte hartuko dabe, zirku garaikidea, sorkuntzea eta zabalkundea bultzatzeko. Ekintza barritzaile honen bidez, artistei laguntzeko ibilbideak diseinau eta lanbide arteko alkarrizketea sustatuko da. Era berean, programazino-sare bat sortuko da, artistei lehenengo pausuetan laguntzeko.

Bazkideez gan, Toulouseko Unibersidadean gaur egun kultur kudeaketako ikasketak egiten dabizen 23 ikasleei parte hartzeko gonbita egin jake.

Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak lankidetza-proiektu bat da. Ekimena zirkuko arteetarako mugaz gaindiko lankidetza ekimenaren barruan kokatzen da eta zortzi bazkidek osotzen dute, Pirinioetako alde bietako erakunde publiko eta pribatuak.

Lankidetza-proiektu bat da. Europar Batasunak % 65 finantzietan dau FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta Interreg V-A España-Francia-Andorra programearen bidez (POCTEFA 2014-2020).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu