Aste Nahasiko kartel lehiaketeak hiru finalista ditu
2020-08-10 10:48 Pil-pileanBilboko Konparsek antolatutako ekimen ludiko eta kulturala da Aste Nahasia.
Aurreko urteetan Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratuta egon izan da data honeetan, baina aurten, Covid-19aren eraginez, ez da jairik egongo. Ohikoa baino apalagoa bada be, kartel lehiaketea egon badago, Bilboko Konparsek antolatutako Aste Nahasia iragarriko dauena aukeratzeko.
Konparsek azaldu dabenez, Aste Nagusiaren ordez datorren ekimen ludiko eta kulturala izango da Aste Nahasia, abuztuaren 22an hasita hainbat jarduera batuko dituan egitarau eta guzti. Hori bai, segurtasun eta osasun arloko neurri zorrotzak hartuko ditue programazinoko jarduera guztietan. Alkar jagotetik eta prebentzino erispideek gidatuta, modu herrikoian, feministan, euskaldunean, ekologistan eta ahal dan parte-hartzaileen ospatuko dabe Aste Nahasia.
Hamabi egun baino ez ditue emon kartelak lehiaketara aurkezteko. Horregaitik, Konparsek kartelen kalidadea nabarmendu dabe, egun gitxian goi mailako proposamenak jaso dituelako. Diseinuan eta Arte Ederretan ikasketak dituen bost konparsakide arduratu dira bialdutako kartel guztietatik hiru onenak aukeratzeaz.
Laster ebatziko dabe hiru finalisten artean zein dan irabazlea, hau da, zeinek iragarriko dauen 2020ko Aste Nahasia. Kolore Nagusiak da finalistetako bat, forma abstraktuen bidez jai koloretsuei dei egiten deutsen kartela; Marijaia buruz behera ipini dau, bestetik, Bilbao Patas Arriba bigarren finalisteak. Azkenik, Zurrunbiloa 2020 dago, Aste Nagusiko ikono guztiak airean bota dituan marrazkia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!