Bilbok bat egin dau LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazinoarteko Egunagaz

Bizkaie! 2020-06-22 13:01   Pil-pilean

Bagilaren 28an, Udalak #Ulertzendut #YoEntiendo kanpainea abiarazo dau.

Asmoa da sexu zein genero aniztasuna aldarrikatu eta LGTBIfobiaren edozein adierazpenaren kontrako jarrerea modu esplizitu eta positiboan agertzen daben kontakizun barriak batuz. Udalak LGTBIQ+ kolektiboko persona horreek guztiak ikusarazo gura ditu, izan be, azken urteotan egin daben lanari esker, herritar guztiek kalera harrotasunez urten eta aniztasunaren ikusgaitasuna aldarrikatzeko aukerea dabe egun.

Bilboko Udalak barriro be argiztatuko dau bere eraikin nagusiaren aurrealdea ostadarraren banderearen koloreakaz aste honetan zehar, datorren domeka gaura arte (bagilak 28), egun horretan ospatuko baita LGTBIQ+ harrotasunaren nazinoarteko eguna.

Maiatzaren 17ko kanpainan protagonista izan ziran hiru personen erretratuari beste zortzi erretratu gehitu jakez, Bilboko herritarren profil desbardinekoak; erretratuek persona bakotxari egiten deutse dei, sexu-orientazinoa edo genero-identidadearen adierazpena edozein izanda be, dibersidadearen alde eta modu esplizituan eta positiboan agertu daian LGTBIfobiaren adierazpen guztien kontra dagoala.

Udalak bistaratu egin gura ditu LGTBIQ+ kolektiboa osotzen daben persona horreek guztiak, urteokaz, burrukan ibili baitira, gaur lako egun batean herritar guztiek izan deien askatasuna kalera harrotasunez urtetako, atzean itxita LGTBIQ+ kolektiboak historian zehar sufridu behar izan dituan persekuzinoa, lotsa eta umildurea. Gainera, LGTBIQ+ giza eskubideen bardintasunaren aldeko orain arteko bidean lortutakoak autortzen ditu, baita zelan egin dan bidea be gizarte bidezko eta libreago batean aurrera eginez; halan da be, beharra dago aurrerantzean be lan egiteko jokabide baztertzaile danak desagerrarazoteko, personek euren sexualidadea eta nortasuna askatasunez eta segurtasunez biziteko daben eskubidea kaltetzeko edo suntsitzeko helburua daben jokabideak desagerrarazoteko.

Urtero-urtero, bagilean, Udalak lagun egin nahi izaten deutso Bilboko BIQ+ komunidadeari egun horretan, 1969an AEBn New Yorkeko istiluak gogoratzen doguzalako, horreekaz batera hasi baitziran LGTBIQ+ mobimentuaren aldeko aldarrikapena eta burrukea, nortasuna eta sexualidadea duintasunez biziteko eskubidearen alde.

Kanpaina hau Udalarentzat estrategikoak diran proiektu biren barruan sartzen da: Bilbao Balioen Uria eta Nazino Batuen 2030 Agendearen Garapen Jasangarriko Helburuak; horreen bidez, balioak garapen-eragile dituan uri bat eregiz, izan be, giza eskubideen errespetua, alkartasuna, bardintasuna, aniztasuna eta inklusinoa dira Bilboko bizikidetzearen oinarria.

#UlertzenDut #YoEntiendo izeneko kanpaina hau formatu digitalean zabalduko da www.bilbao.eus webgunean eta Udalak sare sozialetan dituan kontuetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu