Aniztasuna balkoietara aterako dabe Ondarroan

Bizkaie! 2020-06-24 09:54   Pil-pilean

LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko eguna da bagilaren 28a.

Sexu aniztasunaren aldeko eta LGTBI-fobiaren kontrako Nazinoarteko Eguna da bagilaren 28a, domekea. Horregaitik, Ondarroako Udalak, Emakume Kontseiluak eta herriko eragileek aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko deia egin dabe. LGTBIQ+ kolektiboaren harrotasuna erakusteko, egun horretan balkoietan ikurrak, banderak, leloak... jarteko eskatu deutse ondarroarrei.

Gogoan izan nahi doguz, gaur egun be, LGTBIQ+ kolektiboak jarraitu egiten dauelako zigorrak, irainak, diskriminazinoa biziten, adierazo dau Ondarroako Udalak. Heteroarautik aldentzen diranak baztertu egiten ditu gizarteak oraindino: Ez da amaitu trans kolektiboaren patologizazinoa, ez dira desagertu kolektiboaren kontra diharduen erakundeak eta jokaerak.

Jarrera baztertzaileei aurre egiteko, herritar guztiak inplikau nahi ditue domekan. Ondarroan sexu eta genero aniztasuna harrotasunez bizi dogula aldarrikatuko dogu, heteroarauari planto eginez. Sexu aniztasuna herri osoaren aldarria dala erakutsiko dabe, balkoiak bitarteko dirala: Banderak, pankartak, kartelak eskuz egitera trebatu garanez, sormena erabili eta zabaldu daigun sexu eta genero aniztasunaren aldarria Ondarroako etxeetatik lau haizetara!.

LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako jarrerak salatu eta sexu eta genero aniztasuna babesteko, bideoa plazaratu dabe, Ondarroako jente askoren parte-hartzeari esker. Ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu