Iñaki Bustamantek eta Ane Irazabalek irabazi ditue EuroBasque 2019 Kazetaritza sariak

Bizkaie! 2020-03-04 09:25   Kulturea

Lan sarituak egileek eurek aurkeztuko ditue maiatzaren 8an, Gernikako Euskal Herria Museoan.

'Awlad - Hesiak Gainditu' | Ikusi handiago | Argazki originala

Y sin embargo se mueve lanagaz irabazi dau José Ignacio Bustamante Otaduyk EuroBasqueren, Europako Mobimentuaren Euskal Kontseiluaren 2019 Kazetaritza Saria prensa idatziaren sailean. El Correo eta El Diario Vasco egunkarietan argitaratu zan lana 2019ko maiatzaren 17an.

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrean, Europako Batasuna eregiteko prozesua eta herritarren parte hartzea aztertzen ditu lanak, izan be, europar nortasuna lantzeak dauen garrantziaren alde egiten da.

Beste alde batetik, Awlad - Hesiak Gainditu dokumentalagaz irabazi dau Ane Irazabal Elkorobarrutia kazetariak EuroBasqueren, Europako Mobimentuaren Euskal Kontseiluaren 2019 Kazetaritza Saria ikusentzunezko medioen sailean. Lana Zinexit Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinau eben 2019ko zemendiaren 27an. Cosimo Caridigaz batera zuzendutako dokumentalean neskato bik eta mutiko bik errefuxiatuen testigantzak jasoten ditue. Umeak babesa bilatzeko prozesuaren etapa anitzetan dagoz, tarteko herrialdeetan batzuk, eta hezkuntzarako sarbide desbardina dabe.

Lan sarituak egileek eurek aurkeztuko ditue maiatzaren 8an, goizeko 11:30ean Gernikako Euskal Herria Museoan EuroBasquek egingo dauen ekitaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu