Martia, Euskal Kostaldeko Museoen hilebetea
2020-02-27 08:48 KultureaSareko zentroek 100 ekintza berezi, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko ditue.
Euskal Kostaldeko Museoen Sarea museoak, interpretazino zentroak eta bestelako ondare baliabideak batzen dituan alkarlanerako topagunea izateko sortua da.
Eskaintza turistikoa osotu nahi dau eta kostaldeko eskaintza kulturala balioan jarri eta zabaldu, museo-produktuak jorratu, proiektuak konpartidu eta komunikazino eta sustapen ekimenak bultzatuz. Helburu horreekaz antolatu da, hain zuzen, VIII. Euskal Kostaldeko Museoen Hilebetea.
Martian sareko zentroek abantailak eta jentearentzat 100 ekintza berezi, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko ditue: familientzako tailerrak, umeentzako olgetak, aparteko bisitaldi gidatuak, doban sartzea eta bestelakoak. Egitarau osoa ikusi hemen.
Aurten, munduari lehen bueltea emon jakonetik 500. urteurrena bete danez, Esploretako pasinoa, eta Elkano eta bere balentriari lotutako ekintzak atondu ditue. Jarduerak eta edukiak danetarikoak izango dira, ugari diralako Sareko museo eta zentroetan landutako gaiak; danen ezaugarri, ostera, ezohikoak eta mugatuak izango dirala, urtean zehar gozau ezin diran planak.
Instagram-en antolatutako lehiaketea
Euskal Kostaldeko Museoen Sareak argazki lehiaketea antolatu dau Instagram bidez.
Saria: lagun birentzako asteburua Nekatur-Euskadiko Nekazalturimo eta Landa-etxeen alkarteko ostatu baten.
Zelan parte hartu:
- Igon Sareko museoen eta bere jardueren argazkiak martian zehar #euskalkostamuseoak lehiaketa traoleagaz. Erabiltzaileko 5 argazki gehienez.
- Instagram kontua modu publikoan ezarri.
Lehiaketearen oinarriak eta informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!