Astelehenean hasiko dira 'Argi' filma grabetan, Elorrion

Bizkaie! 2015-07-17 13:35   Barriak

Crowdfunding, jaialdi eta bestelako ekimenen bidez herritarren babesa jaso dau Argi film luzea egiteko proiektuak. Behin aurretiko prestaketa lan guztiak eginda, astelehenean ekingo deutsie grabazinoari. Herri guztian jardungo dira Iratxe Mediavilla zuzendaria, haren lantaldea eta aktoreak, gitxi gorabehera hiru aste eukiko dituan grabazinoan. Izan be, lokalizazino guztiak Elorrion bertan dagoz.

Argi filmaren istorioa 1970eko hamarkadan jazoten da. Protagonisteak bere herritik alde egin nahi dau, itota sentiduten dala eta, baina horrek gatazkea eragiten deutso barru-barruan. Hortik abiatuta eregi dau istorioa Iratxe Mediavillak. Lantaldearen laguntzinoagaz, grabazinorako detaile guztiak prest daukiez dagoeneko. Dekoraduak, jantziak eta ganerakoak preparau behar izan ditue. Hartara, astelehenean bertan hasiko dira grabetan.

Mediavillaren lantaldeak aurrikusi dauenez, hiru bat aste beharko ditue filmaketa prozesu guztia amaitzeko. Herri guztian dagoz lokalizazinoak, izan be, pelikulan agertuko diran eszena guztiak Elorrion grabauko ditue. Horregaitik, zinema giroak Elorrio osoa hartuko dau datozan egunotan. Argi filmaren grabazinoaren atxakian, zinemearen mundua herrira hurreratzea be bada Mediavilla eta bere kideen asmoetako bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu