Barikuan estreinauko da 'Tom Txiki eta ispilu magikoa' animazinozko euskerazko pelikulea

Bizkaie! 2015-05-06 17:53   Barriak

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programeari esker, Tom Txiki eta ispilu magikoa euskeraz estreinauko da bariikuan Bilbon (Multicines), Donostian (Sade), Florida (Gasteiz) eta Getxoko Kultur Etxean. Ostean, hainbat herritan proiektauko dabe, besteak beste, Bermeon, Elorrion, Muskizen eta Zallan.

Tom Txiki
pelikulearen euskerazko itzulpena, Zineuskadi, Atera Films, TVE, CLAN TV, TV de Galicia, AGADIC eta Ibermediaren laguntzinoagaz egin da. Kuban egindako lana da, eta Meñique y el espejo mágico da jatorrizko izenburua. Ernesto Padrón da zuzendaria. Atera Films banatzaile donostiarra arduratuko da filma EAEko aretoetan zabaltzeaz. Danetara, hogei herritan proiektauko dabe.

Malagako Espainiar Zinemaldian, Sevillako Zinema Europarraren Jaialdian, Latinoamerikako Zinemagintza Barriaren Nazinoarteko Jaialdia eta Barranquillako Nazinoarteko Zinema Jaialdian izan da ikusgai, arrakasta handiz.

Tom Txiki bere familia txirotasunetik atara nahi dauen nekazari txikia da. Espilu miragarri batek bere amesetako emakumea erakusten deutso, eta Pedro eta Pablo anaiekaz urira joateko agintzen deutso. Tom Txikik erregearen jauregia ilunpean eta ur barik topetan dau, zugatz sorgindu baten erruz. Arbolea bota eta ur-putzua zabaltzen dauenari opari bikainak eskaini deutsoz erregeak.  Tom Txikik ez daki, dana dala, zugatz erraldoia Barusa sorginaren lana izan dala...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu