Bilboko 3, 2, 1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketeak soinua izango dau ardatz
2015-04-21 15:03 jardunaldiakMaiatzaren 27tik 30era bitartean, Euskal Herriko eta kanpoko sortzaileek forma eszeniko barriak aurkeztuko ditue Bilboko Azkuna Zentroa-Alondigan. Performancea, antzerkia, jantzea, instalazinoak, soinua... osogai ugariko topaketea izango da 3, 2, 1. Artisten eta ikusleen parte-hartzearen garrantzia nabarmendu dabe antolatzaileek.
Maiatzaren 27tik 30era bitartean, Euskal Herriko eta kanpoko sortzaileek forma eszeniko barriak aurkeztuko ditue Bilboko Azkuna Zentroa-Alondigan. Performancea, antzerkia, jantzea, instalazinoak, soinua... osogai ugariko topaketea izango da 3, 2, 1. Artisten eta ikusleen parte-hartzearen garrantzia nabarmendu dabe antolatzaileek.
Lourdes Fernandez Azkuna Zentroa-Alondigako zuzendaria, Fernando Perez kultur programazinoaren arduraduna eta Elssie Ansareo artistea izan dira aurkezpen-prentsaurrekoan. 3, 2, 1 programea orain hiru urte sortu zan, eta hauxe dau azkenengo edizinoa. Eszenearen arloko esperientzia desbardinak aurkeztu doguz, diziplina askotakoak, eta eszenea beste arte batzuetara zelan heltzen dan be ikusi dogu hiru urteotan, azaldu dau Perezek.
Aurten, soinua izango da topaketen gai nagusia. Horren adierazgarria izango dira, berbarako, Pè Okx taldeak (Herbehereak) sortutako Sung Glass bideo-intalazinoa, Llorenç Barberren (Valentzia) De musites y acercamientos instalazino eta soinu-ekintzea eta Ray Leek (Erresuma Batua) sortutako soinu-instalazinoa.
Euskal Herria, Britainia Handia, Herbehereak, Frantzia Suitza, Italia, Portugal eta Alemaniako artistak izango dira 3,2,1 jaialdian. Lau euskal proposamen dagoz aurtengo egirauan. Ruemaniak & Sra. Polaroiskak Lur away. Emozinozko migrazinoei buruzko gailu koreografikoa eszenarauko dabe, ikusleen bizipenen inguruko jantza eta performance sorkuntzea. Oscar Gomezek eta Esperanza Lopezek osotutako L´Alakran taldeak Kultura metafisikoko ordu laurena Ghérasim Lucaren poema baten oinarritutako performancea egingo dabe. Genevan bizi dira gaur egun, eta urtero hartu dabe parte jaialdian. Nazinoarteko zirkuituetan dagoan euskal diasporearen adibide dira, esan dau Perezek. Eva Guerrero eta Andrea Martinezek Destrucción Mutua Aegurada instalazinoa eta irakurketea egingo dabe lau egunez, izenburu bereko liburuaren aurkezpenaren harira.
Elssie Ansareok 321 modu hirubibat esateko argazki proiektua ikusgai izango dau. Parte-hartzean oinarritutako proposamen artistikoa da, omenaldi eta konbit bat. Jantzariak, aktoreak, diseinatzaileak, jaialdiko langileak... jente ugari agiri da Ansareoren erretratuetan. Irudi guztiek dabe oinarrian beste irudi bat, beste istorio bat, edo beste performance bat. Irudi bakotxak beste bat dauka atzean -argitu dau artisteak berak- performancean berregin doguz, berbisitau. Esperimentako aukerea euki dot, eta eskertzekoa da. Emoitzea eszenearen eta jaialdiaren historia berezia dala erexten deutso.
Egitarauan, horrezaz aparte, ondoko artisten sorkuntzak dagoz: Plastique Fantastique (Italia/Alemania), Keith Jarret (Erresuma Batua), Tânia Carvalho (Portugal), Ant Hampton-Tim Etchells (Britainia Handia), Vivarium Studio-Philippe Quesne (Frantzia) eta John Berkavitch (Erresuma Batua). Marc Reesek, Keith Jarretek eta Tânia Carvalhok, ganera, ikastaroak emongo ditue jaialdian. Jarret, esaterako, Bilboko Eskurtze Instituan izango da, Batxilergo artistikoko ikasleekaz, sorkuntzea eta poesiaren inguruan lan egin eta hausnartzen.
Aurrera begira zer egin, hori da antolatzaileen ardurea orain, 3, 2, 1 jaialdiaren azkenengo edizinoa hastear dagoala. Gure erronkea 2016an zer egin da, adierazo dau Fernandezek. Oraindino ez daukie argi zelangoa izango dan topaketea datorren urtean, benetan dinogu, autortu dau Perezek. Edozelan be, site specific art edo beren beregi leku baterako egindako sorkuntza artea jorratzeko asmoa daukiela ganeratu dau. Ikusle-erosleak baino ikusle eta parte-hartzaileak gura ditue, eta eurentzako da eskaintzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!