Donostiako Dock Of The Bay musika dokumentalen jaialdiak 18 film eskainiko ditu

Bizkaie! 2013-12-26 16:46   Barriak

Donostiako Dock Of The Bay musika dokumentalei buruzko jaialdiaren zazpigarren edizinoa urtarrilaren 6tik 12ra izango da, eta 14 film eskainiko ditu lehiaketan eta beste lau lehiaketatik kanpo, Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Filmak ez eze, kontzertuak eta erakusketa bat be izango dira, antolatzaileek prentsaurrekoan jakinarazo dabenez.

Donostiako Dock Of The Bay musika dokumentalei buruzko jaialdiaren zazpigarren edizinoa urtarrilaren 6tik 12ra izango da, eta 14 film eskainiko ditu lehiaketan eta beste lau lehiaketatik kanpo, Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Filmak ez eze, kontzertuak eta erakusketa bat be izango dira, antolatzaileek prentsaurrekoan jakinarazo dabenez.

Musika dokumentalaren arloan erreferente izaten jarraitzeko apustua egin dau jaialdiak aurten be. Hainbat film lehen aldiz eskainiko ditue eta jaialditik kanpo nekez topa daitezkezan lanak be ikusteko aukerea egongo da Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean.

Horrezaz gan, ikusleen babes ekonomikoa izan dau jaialdiak helburu hori lortzeko, izan be, crowdfunding edo finantziazino kolektiborako kanpaina bat jarri zan martxan, 7.500 euro batzeko asmoz, eta azkenean 8.020 euro jaso dira. Antolatzaileek zehaztu dabenez, ez da ezelako irabazirik izango, jaialdia finantzau eta eskaintzea zabaltzeko bideratu dituelako ekarpen guztiak.

Lehiaketa eta lehiaketaz kanpoko edo erakusketarako filmeez gan, zuzeneko musikea be eskainiko da Dock Of The Bay jaialdian; holan, urtarrilaren 10ean, Parrots eta Cooper taldeen txandea izango da, 20:00etan, Intxaurrondoko Kultur Etxean, eta 00:00etatik aurrera, jaia egingo dabe Le Bukowski kluban, bertako hainbat DJk girotuta.

Biharamunean, urtarrilaren 11n, Musikagela gunean saioak egiten dituen musikarien klipak, hau da, Luke Amstrong, Tristan Crowley, Jan Fol, June Calsor, El Octavo Arbol, Frank, The Rock Sifredi Band eta Underneed taldeenak proiektauko ditue, 18:00etan, Antzoki Zaharrean.

Era berean, aurten be proiekzino edegiak izango dira Donostiako Forum FNAC gunean, jaialdiaren ondoren, hain zuzen, urtarrilaren 13, 14, 15, 16, 21, 22 eta 28an. Horreen artean izango da Searching for Sugar Man, igaz jaialdiak ekarri eta ikusleen harrereari esker aste luzetan Trueba zinema aretoetan ikusgai egon zan filma. Erakusketa bat be izango da urtarrilaren 7tik 31ra: Javier Castroren Underground Ilustratua. Intxaurrondoko Kultur Etxean izango da ikusgai.

Jaialdiaren sari banaketea, barriz, urtarrilaren 12an izango da. Musika dokumental onenak 2.000 euroko saria jasoko dau, Felipe Cabrerizo, Joan Pons, Eulalia Iglesias, Julian Elizalde eta Concha Barquerok osotutako epaimahaiaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu