'Beyond the Edge' pelikulea, VI. Mendi Film Festivaleko irabazle

Bizkaie! 2013-12-23 12:52   Barriak

Leanne Pooleyk zuzendutako Beyond the Edge pelikuleak irabazi dau Mendi Film Festivaleko Bilbao Hiria Sari Nagusia. Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgayk 1953ean egindako Everest mendiaren igoerea kontetan dau. Urrezko Eguzkilorea eta 6.000 euroko saria jaso dabe lanaren egileek.

Leanne Pooleyk zuzendutako Beyond the Edge pelikuleak irabazi dau Mendi Film Festivaleko Bilbao Hiria Sari Nagusia. Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgayk 1953ean egindako Everest mendiaren igoerea kontetan dau. Urrezko Eguzkilorea eta 6.000 euroko saria jaso dabe lanaren egileek.

Artxiboko materiala eta 3Dn egindako berregite ikusgarria ditu osogai nagusi Beyond the Edge beharrak. Nazinoarteko epaimahaiaren berbetan, mendiko igoera mitikoa kontetan dau, publiko zabalari daborduko ezaguna dan jazoera baten ganean informazino barria emonez. Epaimahaiko kideak Bernardette McDonald, Aritz Galarza, Evrard Wendenbaum, Marco Preti eta Martin Kanuch izan dira.

Pelikulea Leanne Pooleyk zuzendu eta Mathew Metcalfe produzidu dau. Produkzinoa Zeelanda Barrikoa da, aurtengoa. 93 minutuko iraupena dauka. Epaimahaiko kideen arabera, pelikulea kapaz da publiko guztiak asetzeko, bai publiko orokjorra bai adituak.

Beste sari batzuk be izan dira, jakina. Seigarren Mendi Film Festivaleko irabazleen zerrenda osoa hauxe da:

- Bilbao Hiria Sari Nagusia: Beyond the edge (Zeelanda Barria, 2013)
- Zuzendari Onenari Saria: Andreas Nickel, Messner, der film lanagaitik (Alemania, 2012)
- Gidoi Onenari Saria: Art of Freedom (Polonia, 2011)
- Argazki Onenari Saria: Into the mind (Kanada, 2013)
- Film Labur Onenari Saria: Cascada (AEB, 2013)
- Mendiko Pelila Onenari Saria: Cerro Torre (Austria, 2013)
- Eskaladeari buruzko Pelikula Onenari Saria: The Sensei (AEB, 2013)
- Abenturazko Pelikula Onenari Saria: Steps (Suitza, 2013)
- Kulturea eta Natureari buruzko Pelikularik Onena: Tea or electricity (Belgika, 2012)
- Epaimahaiaren Sari Berezia: Expedition to the end of the World (Danimarka, 2013)

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu