21 zuzendari gazteren lanak ikusgai Getxon 'Gaurik Laburrena' emonaldian
2013-07-02 15:31 BarriakAurten be, zinemazaleek Gaurik Laburrena film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe garagarrilaren 8an eta 9an. Hilaren 8an, astelehenean, gaztelaniazko filmak proiektauko ditue eta biharamunean, martitzenean, garagarrilak 9, euskerazkoak.
Aurten be, zinemazaleek Gaurik Laburrena film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe garagarrilaren 8an eta 9an. Hilaren 8an, astelehenean, gaztelaniazko filmak proiektauko ditue eta biharamunean, martitzenean, garagarrilak 9, euskerazkoak. Urtero lez, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan 21 zuzendari gazteen 19 film labur eskainiko dira. Emonaldiak gaueko 21:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.
Astelehenean honako film labur honeek eskainiko ditue: Vídeo-tutoriales de Borja Pérez (Rubén Ontiveros), Don Pepe Popi (Carlos Vermut-Vengamonjas), Molecular Zombi (Pablo Llorens), Fist of Jesus (Adrían Cardona-David Muñoz), Desafío Final (Manual Bartual), Beerbug (Ander Mendia), Ventanitas (Manuel Bartual), Loco con ballesta (Kepa Sojo), El hombre birra (Los Pioneros del Siglo XXI) eta El ultimo onvre bibo (Dani Aguirre & Luna Martín).
Martitzenean, euskerazko film laburren txandea izango da. Saio horretan honako film honeek emongo ditue: Deus et machina (Koldo Almandoz), Aner (Unai Garate), Tortila (Iñigo López), Ur jauzi (Imanol Garaizabal), Ekaitza (Alberto Gastesi), Edozer! (Iñaki Beraetxe), Hamaiketakoa (Telmo Esnal), Kea (Lara Izagirre) eta Elkartea (Kote Camacho).
Gaurik Laburrena nahitaezko hitzordua da film laburren zaleentzako. Bertan, eskaintza interesgarri batez gozau daiteke, mueta desbardinetako filmak erakutsiko diralarik. Gainera, ekimen honen helburua zuzendari barrien lanak sustatzea da eta ekimen honen bidez, zinemagile gazteek euren azken lanak aurkezteko aukerea izaten dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!