Badator Mikel Alviraren 'Cuarenta días de mayo film' laburraren estreinaldia
2013-06-25 13:07 BarriakBere nobelatik abiatuz, gidoia sortzeaz gan, produkzinoa antolatu dau eta pieza labur bezain bizia zuzendu dau, Jose Aldekoa argazki zuzendariaren laguntzaz. Arlo sortzailea Unai Garciaren esku geratu da eta Nerea Reta eta Alberto Morillo aktoreek emon deutsee bizia protagonistei. Emoitzea, film bizia eta iradokitzailea, Mikel Alviraren estilokoa.
Datorren bagilaren 27an, eguenean, Mikel Alvirak berak idatzitako Cuarenta días de mayo nobelan oinarritutako izen bereko film laburra aurkeztuko dau, Barakaldo Antzokian, 20:30ean.
Film labur hau Mikel Alvirak 2010ean, Ttarttalo argitaletxeagaz argitaratutako izen bereko nobelearen hausnarketa estetiko bat da. Nobelako tensinoa oso ondo ekarri dau filmera. Liburuaren azkeneko paragrafoetatik abiatuz, 5 minutuko erritmo itoan, ekintzen ondorioak eta erantzukizunen pisua miatzen ditu. Metaforaz jositako filma, errealizazino zehatz baten bidez, errealidadea distorsionetan dau, Margoti (Nerea Reta) Manuel Videagaz (Alberto Morillo) egiten dauen akzino baten ondoren errealidadearen zentzua galdu arazo arte. Ikuslea bera izango da irudiak argitu beharko dituana eta argazki dotorez irudikatutako basoak izango dau hirugarren personaiaren pisua.
Mikel Alvirak urteak daroaz bere jario literarioa osotuko daben beste arlo artistikoak lantzen, euskarri eta adierazpen bide barrien bilaketa prozesuan. Askotan hurreratu da ikus-entzunezkoen arlora, baina oraingo honetan, lehenengo aldiz, lan-talde bat koordinau dau. Bere nobelatik abiatuz, gidoia sortzeaz gan, produkzinoa antolatu dau eta pieza labur bezain bizia zuzendu dau, Jose Aldekoa argazki zuzendariaren laguntzaz. Arlo sortzailea Unai Garciaren esku geratu da eta Nerea Reta eta Alberto Morillo aktoreek emon deutsee bizia protagonistei. Emoitzea, film bizia eta iradokitzailea, Mikel Alviraren estilokoa.
Film laburraren trailerra ikusteko klik egin hemen
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!