75 hautagai Kimuak 2013 film laburren katalogoan parte hartzeko

Bizkaie! 2013-06-06 14:06   Barriak

Maiatzaren 31n zarratu zan Kimuaken 2013ko edizinora film laburrak bialtzeko epea. 75 aurkeztu ditue aurten. Epaimahaiko kideen esku dagoz orain lanak, eta bagilaren 17an jakinarazoko dabe erabagia.

Maiatzaren 31n zarratu zan Kimuaken 2013ko edizinora film laburrak bialtzeko epea. 75 aurkeztu ditue aurten. Epaimahaiko kideen esku dagoz orain lanak, eta bagilaren 17an jakinarazoko dabe erabagia.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren —Etxepare Euskal Institutuaren bitartez— sustatzen dau Kimuak ekimena, eta Euskadiko Filmategia Fundazinoak egiten dau kudeaketea. Euskal Autonomia Erkidegoan zuzendu edo produzidutako film laburren sustapena eta banaketea da Kimuaken egiteko nagusia.

Aurkeztutako lanak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osotutako hautespen batzorde independente bat eratu da, ekimenaren arduradunek prentsa-oharrean azaldu dabenez.

Aurtengo epaimahaiko kideak ondokoak dira: Maialen Beloki (Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza eta Hautespen-batzordetako kidea eta Zinemira eta Zinema Ikasleen Nazinoarteko Topaketa atalen arduraduna), Josemi Beltrán (Donostia Kulturako Zinema Arduraduna) Lourdes Fernández (Bilboko Alondigako zuzendaria), Fernando López de Castillo (Vitoria-Gasteiz Film Officeko arduraduna eta zinema zuzendaria) eta Inguma Martínez (ETBko albistegietako Kultura arlo-burua). Kimuak 2013 katalagoko lanen aukeraketea bagilaren 17an emongo dabe jakitera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu