Surfilmfestibalen 11. edizinoa abian da Donostian

Bizkaie! 2013-06-05 13:34   Barriak

Hainbat ekitaldi antolatu ditue aurtengo Surfilmfestibalen, 11. abentura lemapean. Izan be, surfa bera abentura bat da antolatzaileen ustez, eta jaialdia atontzea bere bai. Bagilaren 5etik 9ra bitartean atondu ditue ekitaldirik gehienak.

Hainbat ekitaldi antolatu ditue aurtengo Surfilmfestibalen, 11. abentura lemapean. Izan be, surfa bera abentura bat da antolatzaileen ustez, eta jaialdia atontzea bere bai. Bagilaren 5etik 9ra bitartean atondu ditue ekitaldirik gehienak, baina hilebete amaieran, berbarko, Surf Kulturearen Azokea zabalduko dabe.

Zinemeak garrantzi handia dauka Surfilmfestibalen egitarauan, makinatxu bat film luze eta labur proiektauko dira egunotan. Besteak beste, Sand Wars (Denis Delestrace), The Africa Project (Jason Heamn), Groundswell (Chris Malloy), Homeland (Cyrus Sutton) eta El gran lunes (Iñigo KIntana eta Mikel Yarza).

Erakusketa bi prestau ditu jaialdiak, bata, Montes+Mugica dendan, han Ines Susaeta, Valentine Reinhardt eta Pandoralanak batzen dituana, eta bestea, NoColor galerian, Daniela Garretonen beharrakaz. Surf Kulturearen Azokea bagilaren 28tik 30era egingo da, Saguesen.

Bagilaren 7an, dobako kontzertua izango da Gasteszenan, The Lookers eta Thrre Brandy Hips taldeen eskutik.

Jaialdiaren ganeko informazinoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu