Labo 2013 + Kimuak 2012 Film Laburren Astea Donostian

Bizkaie! 2013-02-21 16:56   Barriak

Aurten, barrikuntza moduan, Labori eskainitako asteak tarte bat eskainiko deutso Kimuak programeari. Astelehenean, hilak 25, 2012an programa horretan hautatutako zazpi film laburrak eskainiko dira. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak, Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen daben ekimena da.

Hilaren 25ean, film laburrari eskainitako astea abiatuko da Donostian. Seigarren urtez, Tabakaleraren eta Donostia Kulturaren eta Clermont-Ferrandeko Film laburren Zinemaldiaren arteko alkarlanari esker, aitatu zinemaldiko Labo lehiaketan aurten hautatutako film laburrak ikusteko aukerea izango da. Aurtengo Labo saila 14 herrialde desbardinetako 30 film laburrek osotzen dabe. Emonaldiak Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira, lau egunetan antolatuta (ohiko bost proiekzino egunen ordez): zezeilaren 26 eta 28an eta martaren 1 eta 2an.

Aurten, barrikuntza moduan, Labori eskainitako asteak tarte bat eskainiko deutso Kimuak programeari. Astelehenean, hilak 25, 2012an programa horretan hautatutako zazpi film laburrak eskainiko dira. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak, Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen daben ekimena da.

Emonaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira Antzoki Zaharrean. Filmak jatorrizko bersinoan eskainiko dira, azpitituluakaz: astelehen, martitzen eta zapatuan, gaztelaniaz; eta eguen eta barikuan, euskeraz. Sarrerea 2 eurokoa izango da.

Labo saila osotzen daben filmen ezaugarri nagusia euren izaera esperimental eta arau urratzailea da. Irudien laborategi horretan askotariko genero eta sorkuntza teknikak nahasten dira, ezohiko ikuspuntuak eta proposamen ausart eta harrigarriak. Azken batean, Labo ohiko sailkapenak gainditzen dituen lanen multzoa da.

Clermont-Ferrand uriak urtero hartzen dau film laburren alorrean munduko garrantzitsuenetakoa dan jaialdi hau. Aurten 35. edizinoa zezeilaren 1etik 9ra izan da eta ekitaldi horren barruan, Labo lehiaketearen 12. edizinoa izan da. Labo sail honetako garaile nagusia Sergio Oksman zinemagileak zuzendutako A Story for the Modlins izan da. Espainian produzidutako dokumental honek lehiaketako sari nagusia eta ikusleen saria eskuratu ditu. Filma ikusgai izango da Donostian, zezeilaren 28an.

Labo saileko ganerako sarituak honako honeek izan dira: Epaimahaiaren sari berezia: Sizígia, Luis Urbano portugaldarrarena. Proiekzinoa martiaren 2an izango da; Canal+ saria: Rauch und Spiegel, Nick Moore australiarrarena. Zezeilaren 28an emongo da Donostian; eta Epaimahaiaren aitamena: Lady and the Tooth, Shaun Clark ingelesaren animazimoa. Donostian hilaren 26an eskainiko da.


Ikus-entzunezko tailerra Andres Duquegaz

Labo 2013 jarduerearen barruan, zezeilaren 25etik martiaren 1era, Andrés Duque zinegile espainiar-venezuelarrak El cine soy otro izeneko ikus-entzunezko tailerra zuzenduko dau. Ikus-entzunezko garaikidean interesa daben eta esperimentetako gogoz dagozan personei zuzendurik dago tailer hau. Dobakoa izango da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik ezelako ezagutza zehatzik izatea, ez eta baliabide tekniko berezirik eukitea be.

Tailer honen helburua, ikuspegi praktiko zein emozional batetik irudietara hurreratuz, parte-hartzaileei auto-ezagutzarako beharrezko dituen tresnak helarazotea da, zinemaren bitartez nortasun artistiko bat eregi deien.

Larrotxene Kultur Etxean egingo da zezeilaren 25etik martiaren 1era eta goizeko 10:00etik 14:00erako ordutegia izango dau. Izena emoteko, mezua bialdu behar da proiektuak@tabakalera.eu helbidera, CV labur bategaz eta motibazino gutunagaz. Gehienez 15 partaide izango ditu tailerrak.

Andrés Duque zinema irakaslea da Bartzelonako Unibersidade Autonomoan eta Pompeu Fabra Unibersidadean. Bere lanik ezagunena Iván Z da, Ivan Zulueta zinemagile donostiarraren erretratua. Lan horregaitik Espainiako Academiaren Goya sarirako izendapena jaso eban. 2011. urtean lehen film luzea egin eban: Color perro que huye. Rotterdameko Nazinoarteko Zinemaldian aurkeztu eban filma eta Iruñako Punto de Vista Zinemaldian ikusleen saria irabazi eban. 2012. urtean bigarren film luzea aurkeztu eban, Ensayo final para utopía.


Micrositea

Labo 2013 ekimenak bere web orri propioa izango dau (www.tabakalera.eu/labo2013) Tabakaleraren webgunearen barruan. Bertan, proiekzinoen egitarauari buruzko informazinoa, filmei buruzkoa, azken barriak, etab. konsultatu ahal izango dira. Gainera, Begoña de Teso zinema kritikariak egunero film laburrei buruzko bere kronika personalak be eskegiko ditu. Azkenik, micrositeak twitterrera zabaldutako leihoa be izango dau, bertatik, #labo2013 traola erabiliz, ikusleakaz eta ekimen honetan interesa dauen edozeinegaz galderak, gogoetak eta eretxiak trukatu ahal izateko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu