Nafarroako Ikuspuntu Jaialdia hemen da barriro

Bizkaie! 2013-02-05 10:54   Barriak

Aurten bai. Igaz diru-laguntzinorik jaso ez, eta bertan behera geratu ostean, hemen da barriro Ikuspuntu Zinema Dokumentaleko Nazinoarteko jaialdia. zezeilaren 19tik 24ra bitartean egin da, Iruñean.

Aurten bai. Igaz diru-laguntzinorik jaso ez, eta bertan behera geratu ostean, hemen da barriro Ikuspuntu Zinema Dokumentaleko Nazinoarteko jaialdia. INAAC Nafarroako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak antolatzen dau zinemaldia Iruñean, zezeilaren 19tik 24ra bitartean.

Joan dan urtean ez zan zinemaldirik egin, mintegi formatua emon eutsien, eta aurrerantzean urte birik behin egitea erabagi eben.

Danetara, 1.441 lan jaso ditue, eta horreetatik 17 dokumentalek hartuko dabe parte sail ofizialean. Gehienak film luzeak dira, hamaika, hain zuzen be, eta ganerakoak film laburrak. Hamar herrialdetako egileak batuko dira jaialdian, besteak beste, Mahdi Fleifel, Sylvain George, Virginia Garcia del Pino, Alessandro Pugno, Eric Baudelaire eta Jem Cohen.

Zortzigarren edizino honetan euskerazko lan bi proiektauko ditue, Victor Iriarteren Ikusezina lehenengo film luzea, eta Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita.

Prozesuak izeneko sail barria estreinauko dau jaialdiak; zinemagile nafarren amaitu bako sormen dokumentalak eta ez-fikzinozko ikus-entzunezko lanak sarituko ditue, hain zuzen be. Ondoko lanek hartuko dabe parte sailean: Un día más con vida, Raul de La Fuente; Equis Films. Una breve historia del mecenazgo, Jose Luis Pimoulier; Diarios, Daniel Castro; eta, Druidas y chamanes, Axel O'Mil.

Sail barria eta urteroko Atzera Begirakoak, Erdialdea, Heterodoksiak eta Emonaldi Bereziak atalak kontuan izanda, 85 film izango dira ikusgai Ikuspuntun. Aurtengo Atzera Begirakoen protagonistak Eduardo Coutinho zinemagile brasildarra eta Thomas Heise alemaniar egilea izango dira.

Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu