Bartzelonako Euskal Zinema jaialdiak aurten lehenengoz egingo dau salto uriko zinema-aretoetara

Bizkaie! 2013-01-28 14:36   Barriak

Euskal zinemea Bartzelonara bueltan da dauen kalidadea erakusteko prest. Eta beste urte batez Euskal Etxeak antolatzen dauen Euskal Zinema jaialdiaren eskutik dator. Aurten jaialdiak 8. edizinoa beteko dau eta lehenengo aldiz uriko zinema-aretoetara salto egingo dau, jaialdia urian zehar zabaltzeko lehen pausua emonez.

Euskal zinemea Bartzelonara bueltan da dauen kalidadea erakusteko prest. Eta beste urte batez Euskal Etxeak antolatzen dauen Euskal Zinema jaialdiaren eskutik dator. Aurten jaialdiak 8. edizinoa beteko dau eta lehenengo aldiz uriko zinema-aretoetara salto egingo dau, jaialdia urian zehar zabaltzeko lehen pausua emonez.

2013ko Zinemaldiaren egitaraua ezagunak diran eta errekonozimendua jaso daben flmez, Katalunian estreinau barik dagozan pelikulez eta baita aurre-estreinaldiez be osotua dago.

Euskal Herrian inoiz grabau dan pelikularik karuena, ETAgazko alkarrizketak ardatz dituan flma, giza ikuspuntu batetik 5 euskal presoren bizitza erakusten dauena edo herrien erabagiteko eskubidea jorratzen dauena lako pelikulak dagoz jaialdiko menuan, besteak beste. Euskal aktore eta zuzendariek aurkeztuko ditue pelikulak. Gainera, zortzigarren edizio honetan zinema katalanaren babesa jasoko dabe.


Urira zabaltzen dan jaialdia

Zezeilaren 1ean hasi eta hile osoan zehar, Bartzelona euskal zinemaren uriburu bilakatuko da. Zinemaldiak Kataluniako publikoari zirkuitu komertzialetan erraz topauko ez dituan edota oraindino Kataluniara heldu ez diran flmak ikusteko aukerea eskaintzen deutso. Beti lez, Euskal Etxeko jaialdiak kulturea danon eskura egotea eta txoko guztietara heltzea dau helburu. Horregaitik, emonaldi guztiek euro baten truke eskainiko dira (bazkideentzat doban), Euskal Etxea laguntzeko balio dauen prezio sinbolikoa. Hau holan izango da Kimuak film laburren emonaldian izan ezik, Passeig del Bornen egingo dana, eta Gazta zati bat pelikulea izan ezik, Cinemes Gironan ikusi ahalko dalarik.

Emonaldiak beti jatorrizko hizkuntza azpititulatuan izango dira.


Izen propioak eta izen katalanak

2013ko Zinemaldian jenteari ezagunak egingo jakozan izenik ez da faltako. Horren erakusle da Unax Ugalde aktorea. Eta urtero lez, oroimenean gordeteko izenak ezagutu ahal izango doguz. Eta aurten, izen katalanak be izango dira, flmetako batzuk euskal eta katalan koprodukzinoak baitira, eta beste flm batzuk katalan zinemaren ordezkari batzuek aurkeztuko baititue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu