Kimuak katalogoko euskal film laburrak izango dira ikusgai Lilleko (Frantzia) L'hybride zinemaldian
2013-01-16 10:14 BarriakFrantziako Lille uriko L'hybride ikus-entzunezko produkzino independenteei eskainitako zinemaldiak Kimuak katalogotik hautatutako 14 euskal film labur eskainiko ditu urtarrilaren 20an, Cinétapas! atalean, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz.
Frantziako Lille uriko L'hybride ikus-entzunezko produkzino independenteei eskainitako zinemaldiak Kimuak katalogotik hautatutako 14 euskal film labur eskainiko ditu urtarrilaren 20an, Cinétapas! atalean, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz.
Gainera, Galder Gaztelu-Urrutia zuzendaria bertan izango da, bere lana aurkeztu eta euskal zinemagintzaz berba egiteko, La casa del lago bere filma emongo dabela aprobetxatuz.
Ondokoak dira L'hybride zinemaldiak aukeratu dituan euskal filmak: Lasterketa handia (Kote Camacho), Barealdia (David Gonzalez), Pena erdia (Sergio Barrejon), Kiribila (Aritz Moreno), Amar (Isabel Reguera), Voice Over (Martin Rosete), Ondar Ahoak (Angel Aldarondo), Lagun Mina (Jose Mari Goenaga), Burko azpian (Isabel Herguera), Un novio de mierda (Borja Cobeaga), La casa del lago (Galder Gaztelu-Urrutia) eta Ura! (Mikel Rueda).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!