'Blackie & Kanuto' animazinozko film luzea zezeilaren 15ean estreinauko da
2013-01-15 10:56 BarriakZezeilaren 15ean estreinauko dabe Blackie & Kanuto, Baleuko produkzino-etxe bizkaitarraren animazinozko film luze barria. Frantziako Art Mell eta Italiako Lumiq estudioekaz batera gauzatu da lana, eta Barton Filmsek banatuko dau. Euskeraz eta gaztelaniaz, batera, egingo da estreinaldia.
Zezeilaren 15ean estreinauko dabe Blackie & Kanuto, Baleuko produkzino-etxe bizkaitarraren animazinozko film luze barria. Frantziako Art Mell eta Italiako Lumiq estudioekaz batera gauzatu da lana, eta Barton Filmsek banatuko dau. Euskeraz eta gaztelaniaz, batera, egingo da estreinaldia, 3D eta 2D formatuetan.
Blackie ardi baltza eta Kanuto artzain-txakurra dira abenturazko komedia dibertigarri honen protagonistak. Iretargira joan behar dauela sartu jako burua Blackieri, hori da bere obsesinoa. Eta Blackie bera da Kanutoren obesinoa. Halantxe hasiko dabe bidaia. Bidean danetariko personaia bitxiak topauko ditue, opera abesten daben behiak, otso adeitsuak, baimen bako marasma etorkinak eta txakur taldea berezia, aireratzeko prest dagoen kohete barruan. Dana dala, Pinky ardi arrosa eta zitalak oztopo ugari ipiniko ditu...
Francis Nielsenek zuzendu dau Blackie & Kanuto. Asterixen egile René Goscinnyk eta Albert Uderzok sortutako Idefix estudioan hasi eban ikus-entzunezko ibilbidea. Gaur egun telesailak eta film luzeak zuzentzen ditu. 2003an Veneziako Mostraren sail ofizialean izan zan, Le chien, le general et les oiseaux lanagaz. Mostrako historian lehenengo aldiz heldu zan animazinozko lan bat sail ofizialera.
Ivan Oneka arduratu da zuzendaritza artistikoaz. Oneka Baleukoko zuzendari artistikoa izan da 12 urtean, eta 11 film luzetako personaiak eta eszenatokiak sortu ditu. Xavier Berthelotek egin dau musikea. Gidoia Angel E. Parienterena da.
Baleuko ikus-entzunezko enpresea 1993an sortu zan, Durangon. Animaziozko 11 film luze produzidu ditu, tartean Goya sarietarako oraintsu aukeratutako The Wish Fish, eta Betizu eta urrezko zintzarria, 2008an haugai izan zana. Fikzinozko hiru film luzetan parte hartu dau, azkenengoa, Barbara Goenaga protagonista dauen Izarren argia (2010).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!