'Los Miserables' eta 'Argo', irabazle Urrezko Globoetan
2013-01-14 10:03 BarriakLos Miserables musikala eta Argo thrillerra izan dira Urrezko Globoetako 70. edizinoaren irabazleak, Los Angelesen izan dan ekitaldian. Los Miserables Victor Hugoren lan ezagunaren zinemarako moldaketea da eta hiru Urrezko Globo sari eskuratu zituan, tartean urteko komedia edo musikal onenaren saria.
Los Miserables musikala eta Argo thrillerra izan dira Urrezko Globoetako 70. edizinoaren irabazleak, Los Angelesen izan dan ekitaldian. Los Miserables Victor Hugoren lan ezagunaren zinemarako moldaketea da eta hiru Urrezko Globo sari eskuratu zituan, tartean urteko komedia edo musikal onenaren saria. Hugh Jackmanek urteko komedia edo musikaleko aktore onenaren saria eskuratu dau zinta horretan egindako papelagaitik eta Anne Hathawayk bigarren mailako emakumezko aktore onenaren saria jaso dau.
Ezustea, barriz, Argo filma izan da, dramazko pelikula onenaren eta zuzendari onenaren saria (bi sari garrantzitsuenak) irabazita. Steven Spielberg (Lincoln) eta Kathryn Bigelow (La noche más oscura) ziran faborito baina azkenean, Oscar sarietarako hautagaitzetan bigarren mailako izendapenak jaso ostean, Argo filmako zuzendari eta aktorea pozarren azaldu da.
Django Unchained Quentin Tarantinoren azken lanak be Urrezko Globo bi eskuratu ditu, tartean gidoi onenaren saria.
Skyfall James Bonden azken pelikulak abesti onenaren saria irabazi dau, Adelek interpretautako kantuagaitik.
Brave izan da animazinozko pelikula onena eta Michael Hanekeren Amor filmak jaso dau atzerriko lan onenaren saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!