Spielbergen 'Lincoln' pelikulea, Oscar sarietarako faborito

Bizkaie! 2013-01-11 10:14   Barriak

Steven Spielbergen Lincoln pelikuleak Oscar sarietarako 12 izendapen jaso ditu, Hollywoodeko zinema akademiak jakinarazo dauenez. Ang Leeren Life of Pi lanak 11 izendapen ditu, eta Les Misérables eta Silver Linings Playbook pelikulek zortzina. Zezeilaren 24an egingo dabe sari-banaketea.

Ezustekoren bat be izan da; Michael Haneke zinemagile alemaniarraren Amour eta Benh Zeitlin estatubatuarraren Beasts of the Southern Wild bost saritarako izentau ditue, berbarako. Ramon Agirre aktore gipuzkoarrak Hanakeren filmean parte hartu dau.

Emakumezko aktore onenari saria jasoteko izentauen artean, inoizko hautagai gazteena eta zaharrena dagoz, Quvenzahne Wallis bederatzi urteko aktorea (Beasts of the Southern Wild) eta 85 urteko Emmanuelle Riva (Amour). Gizonezkoen artean, Daniel Day Lewis (Lincoln) eta Denzel Washington (Fight) dira askoren eretxiz aurtengo faboritoak.

Ingelesa ez da hizkuntzan egindako film onena izentatzeko bost pelikula aukeratu ditue: Amour (Michael Haneke, Austria), Kon-Tiki (Joachim Ronning, Norvegia), No (Pablo Larrain), A Royail Affair (Nikolaj Arcel, Danimarka) eta War Witch (Kim Nguyen, Kanada).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu