'Blancanieves' eta 'Grupo 7' dira Goya sarietarako hautagai nagusiak

Bizkaie! 2013-01-09 17:00   Barriak

Blancanieves filmak 18 hautagaitza lortu ditu eta Grupo 7 lanak, 16. Juan Antonio Bayonaren Lo imposible produkzinoak 14 hautagaitza eskuratu ditu eta Fernando Truebaren El artista y la modelok, 13. Pelikula bi horreek, Blancanieves eta Grupo 7gaz batera, sari nagusirako lau hautagaiak dira eta lau lan horreetako egileek zuzendari onena sarirako hautagai dira.

Blancanieves filmak 18 hautagaitza lortu ditu eta Grupo 7 lanak, 16. Juan Antonio Bayonaren Lo imposible produkzinoak 14 hautagaitza eskuratu ditu eta Fernando Truebaren El artista y la modelok, 13. Pelikula bi horreek, Blancanieves eta Grupo 7gaz batera, sari nagusirako (pelikula onenaren sarirako) lau hautagaiak dira eta lau lan horreetako egileek zuzendari onena sarirako hautagai dira.

Maribel Verdu Blancanieves lanagaitik, Aida Folch El artista y la modelo lanagaitik, Naomi Watts Lo imposible lanagaitik eta Penelope Cruz Volver a nacer pelikulagaitik dira emakumezko-aktore onenaren saria eskuratzeko hautagaiak. Gizonezkoen artean, ondokoak dira hautagaiak: Daniel Gimenez Cacho, Blancanieves pelikulagaitik, Antonio de la Torre Grupo 7 pelikulagaitik, Jean Rochefort El artista y la modelo filmagaitik eta Jose Sacristan El muerto y ser feliz lanagaitik.

Zuzendari onenaren sailean, Pablo Berger, Fernando Trueba, Alberto Rodriguez eta Juan Antonio Bayona dira hautagaiak.

Latinoamerikako pelikula onenaren saria eskuratzeko, ondokoak dira hautagaiak: Benjamin Avilaren Infancia clandestina, Juan Carlos Manegliaren eta Ana Schemboriren Siete cajas, Michel Francoren Después de Lucia eta Alejandro Brugués kubatarraren Juan de los muertos. Europako lan onenaren sarian, Frantziako lanek izan dabe hautagaitza gehien: Francois Ozonen Dans le maison, Oliver Nakache eta Eric Toledanoren Intocable eta Jacques Audiarden De óxido y hueso. Gainera, Steve McQueen britainiarraren Shame be hautagai da aurten Goya sarietan. Gainera, Concha Velasco omenduko dabe, bizitza osoa zinemara eskaini baitio.


Euskal produkzinoak

Animazinozko film luzeen artean, lau finalisten artean euskal produkzino bi dagoz. The Wish Fish, Baleuko eta Talape etxeek Indiako Image Venturegaz egin eben. Filman arraina gorrotatzen dauen ume batek arrainak desagertzeko nahia agertzen dau. Amesa bete egingo jako eta horren kontra egin beharko dau gero. Bost alditan izentau izan ditue Goyatarako eta 1998an, Goya irabazita dagoz.

Dibulitoonekoek, barriz, Madrilgo produktora bategaz El corazón del Roble pelikulea egin dabe. Eurentzat laugarren izendapena da. El corazón del roble behin bakarrik ikusi da oraingoz Sevillako Europar zinemaldian eta umeek sari nagusia emon eutsien, aldaketa klimatikoaz ohartarazoteko balio dauen film honi.

El corazón del robleri ondo etorriko jako izendapena, domekan Bilboko Alondigean aurrestreinaldia egin behar dabelako eta datorren astean estreinauko dalako Espainia osoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu