Luzetu barik euskerazko film laburren lehiaketea antolatu dabe Igorren

Bizkaie! 2012-12-13 16:47   Barriak

Martxan da Igorreko Luzetu barik euskerazko film laburren lehiaketea. Lanak bialtzeko epea abenduaren 21ean amaitzen da. Sari banaketea abenduaren 30ean egingo dabe, Lasarte aretoan.

Martxan da Igorreko Luzetu barik euskerazko film laburren lehiaketea. Lanak bialtzeko epea abenduaren 21ean amaitzen da. Sari banaketea abenduaren 30ean egingo dabe, Lasarte aretoan.

Luzetu barik euskerazko film laburrak ikus-entzunezko adierazpen moduan sustatzea dau helburu, antolatzaileek azaldu dabenez. Lehiaketen edozeinek parte leike, eta gaia librea izango da. Lanen gehienezko iraupena 15 minutukoa izan daiteke.

Kategoria bi izango dira, gazteak (14-25 urte artekoak) eta helduak. Film laburrik onenak 1.000 euroko saria jasoko dau, eta gazteen lanik onenak, 500 euro. Epaimahaia zinema, kultura eta ikus-entzunezkoetan adituek osotuko dabe.

Parte-hartzaileek film laburarren kopia bat (DVD formatuan), egilearen eta taldearen datuak eta lanaren argkzi bat bialdu behar ditue helbide honetara: Igorreko Udala-Kultura arloa, Igorreko kultur etxea. Elexalde 8, 48140. Informazino gehiago behar izan ezkero: 946 73 62 51 edo kulturetxe@igorre.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu