Emakumeak protagonista V. Kutxabank Mendi Film Festivalen
2012-12-12 17:51 BarriakMendiko zinemagintzearen nazinoarteko lanik onenak ikusgai izango dira Bilbon, abenduaren 14tik 23ra, tartean mundu mailako estreinaldiak, berbarako, Alex Txikon eta Carlos Suarezen Bajo cero eta Pablo Irabururen Rope up, Bilbon proiektauko dira lehenengo aldiz.
Mendiko zinemagintzearen nazinoarteko lanik onenak ikusgai izango dira Bilbon, abenduaren 14tik 23ra, tartean mundu mailako estreinaldiak, berbarako, Alex Txikon eta Carlos Suarezen Bajo cero eta Pablo Irabururen Rope up, Bilbon proiektauko dira lehenengo aldiz. Bai kritikeak bai ikusleek goraipatutako Pura vida Iñaki Ochoa de Olzari buruzko filma be lehenengoz izango da ikusgai mendi zinemearen ganeko jaialdi batean.
V. Kutxabank Mendi Film Festivalean ikusgai izango doguzanen artean batzuk azpimarratzearren, munduko eskalatzailerik onenetakoa dan Steph Davisek Earth to Sky ikusentzunezkoa aurkeztuko dau, diziplina bi buztartzen dituan dokumental ikusgarria da, free solo eta Base saltoa Moabeko basamortuan, Utah-n.
Patagonian Espiadimonis bidea zabaldu guran 1.300 metroko paretan zintzilik emon zituan 32 egunen abenturea ekarriko dau Silvia Vidalek Bilbora. Nazioarte mailako eskalatzailerik entzutetsuenak Espainiako Mendi kirol eta eskaladako urrezko pioleta jaso eban 1996an Principado de Asturias (A4) bidea bakarka bigarrengoz errepetiduta, Naranjo de Bulneseko mendebaldeko isurian.
Everestera egindako azken espedizinoa kontetan dauen Rope Up filmaren estreinaldi mundiala aurkeztuko dau Edurne Pasabanek. Pablo Iraburuk eta Mieltxo Molinak zuzendu dabe filma, Arena Comunicación Audiovisual produkzino etxeko kideak, Pura Vida filma egin dauen produktorakoak. Filma ikusi eta gero Edurne Pasaban eta grabazino taldeagaz antolatuko dan barriketaldian gozau ahal izango dabe hurreratzen diran guztiek.
Pura vida da Annapurnako tontorretik hur, hilzorian dagoan Iñaki Otxoa de Olza nafarraren erreskatea eta horren inguruko egoerak, mendizalearen filosofia eta abar batzen dituan filma, Pablo Iraburuk eta Mieltxo Molinak zuzendutako 81 minutuko filma.
Egoi Markaidak zuzenduta, Alex Txikon eta Carlos Suarez Gasherbrum I edo Hidden Peak mendian protagonista dituan Bajo cero filma ikusi ahal izango dogu. Neguko espedizino horretan hiru espedizinokide desagertu ondoren, Txikonen eta Suarezen gogoeta zintzoa esperientziaz eta alpinista profesionala izateaz.
Eskaladea eta Base saltoa buztartuz, Alex Txikon, Carlos Suarez eta Alas Proiektua protagonista dituan Next stop Greenland filma be gogoan hartzekoa izango da
3Dko irudi ikusgarriak be ez dira faltako, besteak beste, Huber anaiak Alpeetan Ruta del Karma igoten erakusten dituan 43 minutuko lan bat, eta Iker Pouk hatxean zailtasun maila goreneko Nit de Bruixes bidea, 9a+ graduko bidea, ordura arte inork egin ez eban bidea eskalau ebanekoa erakusten dauen 7 minutuko beste bat dira
Eskia eta snowboardaren inguruko bost film izango dira ikusgai Bilbon, Tempting fear 2011ko film kanadiarra da, Mike Douglasek zuzenduta eta Andreas Frasson protagonista dauena, askoren ustez bere belaunaldiko muturreko eskiatzailerik ausartena; One step beyond, muturreko kirolarien esperientziak aztertzen dituan beste dokumental bat da, oraingoan eski librea, snowboarda eta Base saltoak buztartzen dituen hiru emakumegaz; Living with the volcanoes, mendebaldetik ekialdera Irango mendiak gurutzatzen dituan bidearen inguruko kontakizuna; Unicorn sashimi, 6 minututan eskiatzaile ausartek Japongo iparraldean dagoan irla baten topau leikien paradisuaren barri emonaz; eta The Denali experiment, 15 minutuko iraupenagaz, eskalada, eskia eta snowboardeko jardueren ingurukoa McKinley mendian.
Emakumeen protagonismoagaz jarraituz, Mireille Chiocca izango da epaimahai burua V. Mendi Film Festivalen, Grenobleko Festival du Film de Glisse-ko aholkularia be izandakoa da bost urtez, eta International Alliance for Mountain Film alkargoko presidentea bederatzi urtez. Barbara Destefanis, Iñaki Gauna, Joni Cooper eta Javier Alonso izango dira beste epaimahaikideak.
Azken buruan, Kutxabank Mendi Film Festivalek lau gune izango ditu, BBK Aretoa, Alondigea, EHUko errektoretzea eta Euskalduna Jauregia. Horrezaz gan, Bilbo inguruan bestelako jarduera batzuk be izango dira, besteak beste, Santi Yanizen argazki erakusketea eta ikastaroa, abenduaren 23an egingo dan XII. Pagasarriko martxea, arbola landatze masiboa, abenduaren 15ean edota Slackline erakustaldia.
V. Kutxabank Mendi Film Festivalen egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.
Sarreren ganeko informazinoa behar izan ezkero, barriz, klik egin hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!