Iruña-Veleira buruzko I. Nazinoarteko Biltzarra egingo dabe Gasteizen, zemendiaren 24an
2012-11-06 17:10 jardunaldiakZemendiaren 24an egingo da Iruña-Veleiari buruzko I. Nazinoarteko Biltzarra, Gasteizko Europa jauregian. Edwar Harris, Antonio Rodriguez Colmenero eta Francico Javier Santos adituek hartuko dabe parte batzarrean, besteak beste
Zemendiaren 24an egingo da Iruña-Veleiari buruzko I. Nazinoarteko Biltzarra, Gasteizko Europa jauregian. Euskal Herrian azken urteotan izan dogun polemika hau argitzen laguntzeko pausu sendoak emoteko asmoa dabe antolatzaileek, izan be orain arte jorratu bako hiru alderdi goitik behera aztertuko ditue; datazinoak, kata kontrolatuak eta indusketa lanen auditoriak. Edwar Harris, Antonio Rodriguez Colmenero eta Francico Javier Santos adituek hartuko dabe parte batzarrean, besteak beste.
Orain lau urte Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleian topautako ostrakak faltsuak zirala iragarri eban. Gaur egun datazinoak, katak eta auditoriak izanda, batzarren arduradunek adierazo dabenez,"ez geunke nahi beste urtebete luzatzea gai hau behingoz argitu barik. Zemendiaren 24ko egitaraua osotzen daben hizlariek gaiaren ganeko argitasun handia emongo dabe. Alde batetik, Edward Harris arkeologoak parte hartuko dau. Gaur egun munduan gehien erabilten dan Harris Matrix indusketa sistemearen sortzailea da. Indusketa lan bat auditetako aukerea emoten dauan sistemea da, hain zuzen be. Eliseo Gilek Iruña-Veleian bere indusketa sistema erabili ebanez, lan hori auditagarria daa azalduko dau.
Ostean, Santiago Compostelako Unibertsitateko Antxinako Historiako katedratiko emeritu, epigrafista eta arkeologo Antonio Rodriguez Colmenerok grafitoez eta kata kontrolatuen beharraz jardungo dau. Bere eretxiz -azaldu dabe jardunaldiaren antolatzaileek - faltsutzat hartu baino lehen katak egitea ezinbestekoa zan eta oraindino egiteko sasoiz gagozala azpimarratuko dau. Hazur batzuetan agertutako idazkunak be faltsutzat hartu izan diranez, material horretan egindako ebakidurez zehaztasun handiz hitz egingo dau
Joaquin Baxariasek, Kataluniako Arkeologia Museoko Paleopatologia Saileko arduradunak. Teknikari honen ustez, grafito horiek benetakoak izan daitekez.
Arrastian, arkeologian doktorea eta Valentziako Kulturako Erret Akademiako Ikerketa Iberikoen Saileko kide Luis Silgok Iruñako grafitoei esker euskerearen ikerketan emon daitekeen aldaketea izango dau berbagai. Silgok Jean-Baptiste Orpustan euskaltzainagaz batera gai honeri buruzko txosten bi egin ditu. Akitaniako kanposantuetan oraindino deszifrau barik dagozan euskal hitzak, Iruña-Okako grafitoek erakusten daben hizkuntz egonkortasunari esker deszifrau daitekezala uste dau, euskera historikoaren ikerketeari bide barriak zabalduz, azaldu dabe. Ondoren, Madrilgo Complutenseko irakaslea Antonio Arnaiz grafitoetan agertutako grafia iberiarreko zeinuei buruz berba egingo dau.
Biltzarraren helburua, antolatzaileen esanetan, polemika honetan dagozan bi alderdiek parte hartzea da. Horregaitik, grafitoak faltsuak dirala defendatzen dabenen eretxia entzuteko, Joaquin Gorrochategui, Joseba Lakarra eta Julio Nuñez konbidadu ditue, zoritxarrez gonbitea ez dabe onartu, halan be, ikerle honee txostenen laburpenak emongo dira.
Bai goizean bai arratsaldean, mahai-inguru bana egingo dira galderak eta zalantzak argitzeko. Horrezaz gan, grafitoei buruz eretxi edo ekarpenik egin gura ezkero, ahozko komunikazinoak egiteko aukerea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!