Bidebarrieta Kulturguneak historiak bazterrean itxi dituan enakume zientzialari handien lana ezagutarazoko dau

Bizkaie! 2012-10-31 12:54   jardunaldiak

Bidebarrieta Kulturguneak zientziaren dibulgazino berbaldi zikloa jasoko dau zemendiko eguen guztietan. Emakumeek zientzia egiten dute izenburupean, garai guztietako emakume ikerlarien lana ezagutarazo nahi da. Emakume horreetako batzuk erabat baztertu zituan historiak, Zientziari ekarpen handiak egin eutsiezan arren.

Bidebarrieta Kulturguneak zientziaren dibulgazino berbaldi zikloa jasoko dau zemendiko eguen guztietan. Emakumeek zientzia egiten dute izenburupean, garai guztietako emakume ikerlarien lana ezagutarazo nahi da. Emakume horreetako batzuk erabat baztertu zituan historiak, Zientziari ekarpen handiak egin eutsiezan arren.

Lan saioak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Lehenengo berbaldia Rita Levi-Moltacini: maitasuna zientziari eta konpromisoa datorren eguenean, zemendiaren 8an izango da, eta María Luisa Maillardek, Filologian doktoreak eta María Zambrano filosoaren aztertzaileak eskainiko dau. Unibersidade Emakumeen Matriense Alkartearen presidente izanik, euren ekarpenakaz mundua aberastu daben emakumeen biografia bildumea sustatzen dau. Horreen artean dago Rita Levi-Montalcini, XX. mendeko neurozientzia ikerlari garrantzitsuenetakoa. Lehenengo berbaldi horrek Levi-Montalciniren lana aztertuko dau. 1986an Medikuntza Nobel Saria irabazi eban, NGF-a (nerbio hazkundearen faktorea) topeteagaitik eta giza izaera eta XX. mendeko arazo sozial larriak ulertzeko egindako ekarpenakaitik. Arazo sozial horreen artean fanatismoa eta emakumearen bazterketea aitatu daitekez. Berak zuzenean jasan zituan arazo horreek, faxismoa nagusi zan Italian emakume judua zalako.


Ahaztutako handiak

Hurrengo saioak (zemendiaren 15ean), Nobel bako emakumeak aztertuko ditu. Momentu honetan Alemaniako Max Plan Institute of Microstructure Physics izenekoan lanean dabilen Maia García Vergniory Fisika doktoreak zenbait emakume zientzialariren ekarpen zientifikoak azalduko ditu: fisio nuklearra topau eta azaldu eban Lise Meitner; parekotasunaren bortxaketea frogatu eban Chien-Shiung Wu; pultsar baten existentzia atzemon eban lehenengoa izan zan Joyce Bell; edo DNAren helize bikotxeko egiturea topau eban Rossalind Franklin. Euren ekarpenak oso baliotsuak izan baziran be horreetako batek be ez jaso aintzatespenik, eta Born Oppenheimer, James D. Watson edo Francis Crick lako izenen itzalpean geratu ziran.

Berbaldi zikloak zemendiaren 22an jarraituko dau, Albert Einsteinen lehen emazteari eskainitako saioagaz, Mileva Maric: Erlatibitatearen teoriako baztertua izenburupean. Berbaldia Mercedes García Morenok, Bigarren Hezkuntzako Fisika eta Kimika Katedradunak emongo dau. Berbaldi horretan, bere senarraren, Albert Einsteinen, irudi garrantzitsuak itzalpean itxi eban fisikari eta matematikari handi horren irudia berreskuratu nahi da. Holan, lanean izan zituan zailtasunak eta Einsteinek Nobel Saria jasoteko egin zituan lanetan izan eban partaidetzeari buruz dagozan frogak azalduko dira. Horrezaz gan, senarrak irabazi eban saria beragaz konpartiduteko egon ziran trabak be aitatuko dira.

Zikloa zemendiaren 29an amaituko da, Rocío Raya Pridak, Granadako Unibersidadetik Geografian eta Historian lizentziatuak eta Artxibategi, Liburutegi eta Museo fakultatiboak emongo dauen berbaldiagaz. Emakumeak IKTetan: desbardintasunbaten historia izeneko berbaldiak, emakumeak IKTetan bete izan dauen lanari buruzko azterlan baten emoitzak ezagutarazoko ditu, eta gaur egun zein historian zehar Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien alorrean egin dituen ekarpenetako batzuk erakutsiko ditu.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturara zuzendutako espazioa da, eta bere helburuen artean kulturearen, literaturearen, arteen eta zientziaren garapena eta sustapena dagoz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu