Krisialdiak eragindako kaleratze masiboak berbagai izan ditu Saskia Sassen soziologoak Bilbon

Bizkaie! 2012-06-27 11:31   jardunaldiak

Garai barria eregiten dabil, eta ez da bape argia; etorkizuneko uriak bere diskursoa dau, baina ez dogu haren lengoaia ulertzen. Gogoeta horregaz amaitu dau Saskia Sassen soziologooak BizBAK EHUren Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroetan izan dauen parte-hartzea.

Garai barria eregiten dabil, eta ez da bape argia; etorkizuneko uriak bere diskursoa dau, baina ez dogu haren lengoaia ulertzen. Gogoeta horregaz amaitu dau Saskia Sassen soziologooak BizBAK EHUren Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroetan izan dauen parte-hartzea, Uriko joerak. Krisialdi sasoiko uriko eszenatokiak izeneko mintegian, hain zuzen be.

Saskia Sassen soziologoa Hagan jaio zan, 1949ean. The global city (1991) liburua dala-eta egin zan ezagun mundu osoan. Globalizazinoaren arloan aditua da.

Gizarte desbardintasunak erritmo bizian hazten dabilz azkenaldion; horrek dakarzan arriskuez egin dau berba Bizkaia Aretoan. Desbardintasun batzuek uria desurbanizetan dabe, azaldu dau. Ostean, itaun interesgarriak plazararatu ditu: Zer jazo da Estaduaren eginkizun sozialagaz? Non dago Estaduak erdi mailako klasearentzat izenpetu eban kontratu soziala?”

AEBetan etxe-kaleratzeak dirala eta kale gorrian geratu diran herritarrak Herbeheretako biztanleriaren bikotxa dirala nabarmendu dau Sassenek. Ezkutau nahi badabe be, hori urien barruko kanporatze masiboa da. Finantza sistemeak ondorio ikaragarriok ikusiezin egiteko gaitasun harrigarria dau: Zuk ez dozuz etxetik kaleratutako 35 miloe lagunak ikusten, ez dozu auzotegi bat hutsik ikusten, baina hor dagoz egon.

Horregaitik, milaka familia kalean ixten dituan finantza sistemea eta Vietnamgo gerran napalm-aren eragina handitzeko moduak ikertzen zituen zientzialariak parekatu ditu. Hareek inoen zientzia ikerketak egiten ebilzala, biztanleengan ondoriorik izango ez balebe lez. Finantza merkatuak gauza bera egiten dabilz joko-arauez eta mekanismo normalez hitz egiten dabenean.

Horrezaz aparte, lurraldearen kontzeptua eta horren eraldaketea izan ditu berbagai Sassenek. Lurraldea eratzen daben okupazino mobimentuak eta nazino-lurraldean zuloak egiten dituenak bereizi ditu. Azken horreen artean, berbarako, Txinak landaketa masiboak egiteko Afrikan erosten dituan miloeka lur hektareetatik botaten dituan nekazarien kasua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu