Liburutegien erronkak ebook eta Gizarte Sareen aurrean

Bizkaie! 2012-06-26 15:19   jardunaldiak

Bilboko Alondigako BBK Mediatekeak antolatutako Liburutegiak, beti-betiko espazioak, Ebookaren eta Gizarte-Sarren erronkaren aurrean jardunaldiotan, Chis Meade, IF:Book-eko Zuzendaria, eta Micah May, New Yorkeko Liburutegi Publikoaren Estrategia zuzendaria lako profesionalak egongo dira, besteak beste, bagilaren 27, 28 eta 29an.

Bilboko Alondigako BBK Mediatekeak antolatutako Liburutegiak, beti-betiko espazioak, Ebookaren eta Gizarte-Sarren erronkaren aurrean jardunaldiotan, Chis Meade, IF:Book-eko Zuzendaria, eta Micah May, New Yorkeko Liburutegi Publikoaren Estrategia zuzendaria lako profesionalak egongo dira, besteak beste, bagilaren 27, 28 eta 29an.

Jardunaldi honeetan gizarte, hezkuntza eta kultur proiektuetan dabilzanen esperientziak erakutsiko dira. Modu horretan, esparru honetako punta-puntako adituen bidez eta erakundeen hausnarketearen bitartez, hobeto ulertu ahal izango dira kultura elektronikoak eta sare sozialen erabilereak emoten dituen aukerak, uniberso digitalagaz lotutako beste elementu batzuekaz batera, betibe, liburutegietako espazioetan.

Gure inguru kulturalean ebooka agertu izana era askotako eretxiak sorrarazoten dago. Apurka-apurka, irakurketako leku publiko eta pribatuetan sartzen doa eta, ondorioz, beste euskarri elektroniko batzuekaz batera, aldatzen doaz irakurketea ulertzeko modua eta liburuak gorde eta zabaltzen dituen espazioen fisonomia. Beste alde batetik, Web 2.0 dalakoa etenbarik garatzen dan errealidade argia da, eta elkarreragin modu barriak, ikaskuntza-irakaskuntza eredu barriak eta liburutegietako zerbitzu eta programa barriak ezartzeko aukerea emoten dau.


Programearen laburpena

Bagilak 27, eguaztena

12:00-13:15 Zurrumurrua eta idazketa: sare sozialen eta liburu elektronikoaren arteko topaketea. Hizlaria: Antonio Rodríguez de las Heras, Katedraduna eta Madrilgo Carlos III.a Unibersidadeko Kultura eta Teknologia Institutuaren Zuzendaria.

16:00-17:15 Pantalla-irakurleak: lehen urratsak, lehen hegaldiak: +irakurteko formula. Hizlaria: Sara Iglesias, GSR Fundazinoaren Haur eta Gazte Liburuaren Nazinoarteko Zentroko aurrerakurleen programen arduraduna. Salamanca.

17:45-19:00 Ebook Lurraldea (eta konkistau beharreko beste espazio batzuk). Hizlaria: Javier Fierro, GSR Fundazinoaren Haur eta Gazte Liburuaren Nazinoarteko Zentroko Zuzendaria. Salamanca.


Bagilak 28, eguena

10:00-11:15 Idazketea medio barrietan, if:book Café dalakoan. Hizlaria: Chris Meade. If:book, Libururaren Etorkizunari buruzko Ikerketarako Institutoaren Zuzendaria. Londres (Erresuma Batua).

11:45-13:00 Medio sozialetan denporea galtzen gabilz? Hizlaria: Nieves González Fernández-Villavicencio, Sevillako Unibersidadko liburu-zaina eta Pablo de Olavide Unibersidadeko Bibliotekonomía eta Dokumentazino Sailaren arduraduna eta irakaslea.

16:00-18:00 Adituen panela. Etorkizuna orainaldi danean: gizarte harremanak eta irakurketa digitala, Euskadido liburutegietan. Adituen Panela. Panelaren koordinatzailea: Fernando Juárez, Muskizko Udal Liburutegia. Parte-hartzaileak: Arantza Urkia, Donostiako Udal Liburutegia; José Ramón Guevara, Hondarribiako Udal Liburutegia; eta Ibon Idoiaga, Leioako Udal Liburutegia.


Bagilak 29, barikua

10:00-11:15 Erabiltzaileak birkonkistatuz eta herritarrak maiteminduz: A Coruñako Udal Liburutegiak, eta sare sozialakaz dituen hartu-emonak. Hizlaria: Catuxa Seoane, Teknologia Barrien (liburutegi-zerbitzuetara aplikautako Web Soziala) plangintzearen eta kudeaketearen koordinatzailea A Coruñako Udal Liburutegien Sisteman. Aholkularia web erabilgarritasunari buruzko gaietan.

11:45-13:00 Gaurko aukerak, etorkizunerako librurutegiak eregiten hasteko. Hizlaria: Micah May, New York Liburutegi Publikoaren Estrategia zuzendaria. Instituzino horretako Plangintza Estrategikoaren eta proiektuak kudeatzeko bulegoaren arduraduna.


Izen-emotea

Izen-emoteak 90 euroko salneurria dauka, 72 euro AlhóndigaBilbao txartelagaz. Ondoko fitxea betetea nahitaezkoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu