X. Surfilm Jaialdia martxan

Bizkaie! 2012-05-31 14:47   Barriak

Surfa ardatz dauen eta ezaugarri horreetako Europako jaialdirik zaharrena dan Surfilm Jaialdiaren Hamargarren edizinoa maiatzaren 31tik bagilaren 10era bitartean izango da Donostian.

Surfa ardatz dauen eta ezaugarri horreetako Europako jaialdirik zaharrena dan Surfilm Jaialdiaren Hamargarren edizinoa maiatzaren 31tik bagilaren 10era bitartean izango da. Donostiako Antzoki Zaharra izango dau agertoki nagusi, baina Aquariumean, Gasteszenan, Trueba zineman eta Guardetxean be izango dira ekitaldiak. Gaur, hilak, 31, jaialdiaren hasieran, Skateistan filmaren proiekzioa eskainiko dabe Trueba zineman, Donostiako Gros auzoan. Australiar kuadrila bat Kabulera joan eta bertan skatean umeei irakasteko eskolea sortu dabe. Jatorrizko bersinoan emongo dabe eta euskerazko azpidatziak izango ditu.

Egitarau potoloa antolatu dabe, tartean mundu mailako estreinaldiak be bai, berbarako, Piedra, Papel, Arena Gabriel Garciarena edota Horizonte despejado, Juan Aizpitarterena. Horrezaz gan, besteak beste, Ion Eizagirreren eta Mikel Yerobiren Gastrologging lana ikusi ahal izango da, surfa eta gastronomia buztartzen dituan ikus-entzunezko proiektua; Eta Itxasoa eta lehorra Jim Denevan Mundakan egon zanean grabautako lana be eskainiko dabe.

Santxo Rodrigez zuzendariak esan dauenez, Surfilm ez da zinema hutsa, kulturea eta kirola buztartzen dituan jaialdia da; surfa, zinea, erakusketak, tailerrak eta kontzertuak izango dira protagonista datozen egunotan. Musikeari jagokonez, Surfilm festibalaren jai handia bagilaren 9an izango da, gaueko 22:00etan, Egiako Gasteszenan: Gora Gora Kids, Las Kellis, Joe Crepusculo eta 8 y medio DJ taldeakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu