Bigas Luna, Enrique Urbizu, Ruth Gabriel, Sacha Ormaechea, José Ribagorda eta Andoni Aduriz sarituko ditue Cinegourland 2012an

Bizkaie! 2012-05-30 18:52   Barriak

Zinema eta Ikus-entzunezko Gastronomiaren Cinegourland Jaialdia bagilaren 7tik 9ra egingo da Getxon. Gaikako proiekzinoek, ikus-entzunezko eztabaidek, lehiaketek eta jai herrikoiek osotuko dabe VI. edizinoaren jardueren gidoia eta amaitzeko Cinéfilos&Gourmets sariak emoteko jaia izango da.

Zinema eta Ikus-entzunezko Gastronomiaren Jaialdia bagilaren 7tik 9ra egingo da Getxon. Gaikako proiekzinoek, ikus-entzunezko eztabaidek, lehiaketek eta jai herrikoiek osotuko dabe VI. edizinoaren jardueren gidoia eta amaitzeko Cinéfilos&Gourmets sariak emoteko jaia izango da. Honako honeek jasoko dabe saria: Bigas Luna eta Enrique Urbizu zuzendariek, Ruth Gabriel aktoreak, Sacha Ormaechea sukaldari eta argazkilariak, José Ribagorda kazetariak eta Andoni Aduriz sukaldaria protagonista dauen Mugaritz BSO dokumentalak. Sukaldaria bera etorriko da saria hartzera. Gainera Adurizek eguenean, bagilak 7, 18:00etan, Andres Isasi Musika Eskolan aurkeztuko dau bere sormen obra eta musikagile ospetsuenetako batzuen musika etnikoak batzen dituan dokumentala.

Getxoko Udaleko Komunikazino zinegotziak, Josu Loroñok, esan dauenez, Cinegourland guztiz errotuta dagoan jaialdia da, gure udalerriaren proiekzinoa atzerrian bilatzen dauena, eta inplikautako sektore guztien dinamizazino ekonomikoa. Cinegourland, esan dau Loroñok, bestelako ekimenakaz batera, esaterako Getxoko Jazzaldia edo Getxophotogaz batera, Getxoren proiekzinoa munduan zehar zabaltzeko laguntzen dauen jarduerea da. Igaz, 110 hedabidek, ohikoak zein digitalak, orotarikoak zein gastronomian eta bidaietan espezializautakoak, jaialdiaren barri emon eben, danetara, 37 miloe lagunakana helduz. Era berean, jaialdiaren kostuaren % 50 udalerrian geratzen da, zuzenean (bertoko alojamenduak, jarduera gastronomikoak eta antolakuntzea kontratauta) eta zeharkako eran, bisitariek bertoko establezimenduetan egiten daben kontsumoari esker.


Zine Pintxoak eta Ranero Klub erako makailaoa

Ohikoa dan legez, Jaialdian pelikula eta dokumental tematikoen proiekzinoak izango dira (El pudding mágico, El camino del vino, American cuisine, Solo postres izenekoak …) Andres Isasi Musika Eskolan. Txapelketa herrikoiak be izango dira. Kontu handiz hautatutako proiekzinoak dira eta, beraz, zinemazale guztiek bertaratzera konbidatzen doguz, esan dau Pepe Barrenak, Cinegourland Jaialdiaren zuzendariak. Umeentzako proiekzinoei jagokenez, 220 ikasle baino gehiagok, bost ikastetxetakoek, beren asistentzia konfirmau dabe, euren gelatan, aldez aurretik, koaderno didaktiko baten bitartez, elikadura on bat zelan eroan eta personen artean alkarbizitzea lako gaiak landu ostean.

Zine pintxoak lehiaketan Getxoko 24 tabernek eta jatetxek hartuko dabe parte (igaz baino 2 gehiagok) bagilaren 10era arte. Egun horreetan pelikula mitikoen izenak daukiezan pintxo txikiak probau ahal izango dira (Lodia eta argala, Zazpi ipotxak, Frijitutako tomate berdeak, Kukuaren habia, Esparragow Kapitaina...). Getxoko ostalaritzaren kalidadearen eta lan onaren adierazlea da lehiaketea, eta horrexegaitik sukaldaritzako pintxo txiki honeek probetan ahalik eta jente gehien etorri daiten dei egiten dot, esan dau Loroñok.

Zuen txokoen sekretuak lehiaketan bertoko alkarte gastronomiko ia guztiak ohiko sukaldaritzako platerakaz lehiatuko dira kalean, hain zuzen be, Areetako Eskoletako plazan, bagilaren 9an. Aurten Ranero Klub erako makailaoa preparau beharko dabe.

Jaialdiaren egitaraua Gaueko sardina jana herrikoi eta ospetsuagaz osotuko da, Cine o sardina izeneko liburu autobiografikoa idatzi eban Guillermo Cabrera Infante hildako idazlearen omenez; gastronomiaren egoereari buruzko debateak, Cinefilos&Gourmets sariak eta bestelakoa be izango dira aurten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu