Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian be Gernika gogoan

Bizkaie! 2012-04-26 13:10   Barriak

Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan, Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena gogorarazoteko, orain arte argitaratu bako Elai Alai filma estreinauko dabe 2012 Fundazioa ekimenak antolatutako Gerra Zibila Euskal Herrian zikloan.

Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan, Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena gogorarazoteko, orain arte argitaratu bako Elai Alai filma estreinauko dabe 2012 Fundazioa ekimenak antolatutako Gerra Zibila Euskal Herrian zikloan. Hitzordua arratsaldeko 16:30ean hasiko da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta, Nemesio M. Sobrevilaren Guernika (1937) eta Elai-Alai (1938) eta Entierro del benemérito sacerdote vasco Jose María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937) eta Semana Santa en Bilbao (1937) filmak eskainiko ditue ziklo berean.

Elai Alai (1938). Nemesio Sobrevilak zuzendutako dokumental honek Gernikako Elai-Alai umeen jantza taldearen pausoei jarraitzen deutse: bonbardaketearen ondoren bira bat egitera abiatuko dira Europako hainbat herrialdetara. Euskadiko Filmategiak berreskuratu dau soinurik bako dokumental hau.

Zuzendaritzea: Nemesio M. Sobrevila. Produkzinoa: Nemesio M. Sobrevila. Gidoia: Nemesio M. Sobrevila. Musikea eta antzezleak: Eresoinka abesbatza eta Elai-Alai haur taldea, Segundo Olaeta maisuak zuzenduta. Agur jaunak-en harmonizazinoak emoten deutso hasierea Joseba Olaizolaren filmari. Iraupena: 22 minutu.


Guernika (1937) be Nemesio Sobrevilak zuzendutako lana da, Euskal Herriaren eta Euskadiko umeakazko solidaridadearen omenez egindako dokumentala. Euskal Herriko bistakaz eta bertako geografia eta biztanleen izaera baketsua eta harroa azaltzen deuskuzan komentario bategaz hasten da. Gerrako agertokiak, euskal soldaduak, bonbardaketen irudiak, Frantziara eta Ingalaterrara eroandako umeak ikusiko doguz metrajean zehar.

Zuzendaritzea: Nemesio M. Sobrevila. Argazkia: Jose María Beltran eta beste batzuk. Musikea: Conrado Bernat. Narrazinoa: Antonio Perucho. Iraupena: 22 minutu


Entierro del benemérito sacerdote vasco Jose María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937) lau minutuko kontakizuna da, Euzko Gudarosteko kapilauen buruzagiaren lurperatzeari buruzko erreportajea.


Bestetik, bi minutu irauten dauen Semana Santa en Bilbao (1937) dokumentalean bilbotarrak ofizio erlijiosoetara joateko eta monumentuetara bisitak egiteko ateak zabalik dituen eleizen irudiak ikusi daitekez.


Azken buruan, Gernika, Angel Sandimasek Jose Luis Zumeta margolariaren laguntzinoagaz zuzendutako animazinoko film laburra, Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian estreinatuko da arratsaldeko 19:30ean.

Zuzendaritzea: Ángel Mª Sandimas, José Luis Zumetaren laguntzinoagaz.

Produkzinoa: Syntorama, Ángel Mª Sandimas, José Luis Zumeta.

Gidoia: Angel Mª Sandimas, José Luis Zumetaren laguntzinoagaz.

Animazinoa: Angel Mª Sandimas, Aitor Gastón.

Musikea: Mikel Laboa Manzisidor.

Iraupena: 10 min.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu