EHUk 30 mintegi eskainiko ditu XIII. Bizkaia Bilbo Arte eta Kultura udako ikastaroetan
2012-04-25 13:58 jardunaldiakAurten, EHUk 30 ikastaro eskainiko ditu BizBAK Bizkaia Bilbo Arte eta Kultura udako ikastaroetan. Arte eszenikoak, literaturea, kultur hedakuntzea, musikea eta beste hamaika gai jorratuko ditue mintegietan. Izena emoteko epea maiatzaren 2an hasiko da.
Aurten, EHUk 30 ikastaro eskainiko ditu BizBAK Bizkaia Bilbo Arte eta Kultura udako ikastaroetan. Arte eszenikoak, literaturea, kultur hedakuntzea, musikea eta beste hamaika gai jorratuko ditue mintegietan. Izena emoteko epea maiatzaren 2an hasiko da.
Urtero lez, eskaintza zabala atondu dau EHUk gogoetarako eta azterketarako arlo ugaritan. Ikastaroak bost sailetan dagoz sailkatuta: Jantzea eta arte eszenikoak; Arteak (erakusketak eta media barriak); Zinemea, ikus-entzunezkoak, irratia eta teknologia; Gizarte gaiak; Kultur zabalkudea eta literaturea; eta, Musikea. Arte, kultura eta gizarte gaietan goi mailako hausnarketea eta prestakuntzea eskaintzea da gure asmoa, nabarmendu dau Gabriel Villota, Bizkaiko campuseko Unibersidade Zabalkuntzako zuzendariak.
Jantzea eta arte eszenikoen arloan, besteak beste, Passing through eta Flying low jantza-teknikak, zuzendaritzea eta kudeaketa artistikoa, eszenografiara sarrerea eta aireko jantzea landuko ditue. Arteak, erakusketak eta media barriak atalean, museografia, sormena moda-diseinuan eta musealizazino prozesuak izango ditue berbagai. Zinemeari eta teknologiei jagokezan mintegietan be, hamaikatxu gai dagoz aukeran, tartean, XXI. mendeko zinemea, on-line marketinga eta esperientzia dokumental garaikideak. Gizarte gaien artean, skateholders dalakoak, merkatuak eta demokrazia aurrez aurre eta urietako joerak krisi garaian mintegiak eskainiko ditue.
Zabalkunde kulturala eta literaturea sailak bost ikastaro preparau ditu: Hizkuntza aniztasunaren erronkak, Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak; Zientzia hezkuntzarako baliabide digitalak sortzeko tailerra; Euskerearen normalizazinoa hiru hamarkadatan, Euskal antzertia gaur; eta, Euskeraz kultura-eduki erakargarriak sortzeko bideak. Musika arloan perkusinoa eta kantua izango dira nagusi aurten.
Aurreko edizinoetan moduan, ikastaro gehienak bagilean eta garagarrilean egingo dira. Halanda be, ikastaroen 13. edizino honetan udagoienean be hainbat proposamen egongo dirala aurreratu dabe antolatzaileek.
Leioako Arte Eder fakultadea, Sarrikoko Basoko Etxea eta Zubiria Etxea, Bidebarrieta liburutegia, BilbaoArte gunea, Harrobia zentroa, Bilboko Irakasleen Unibersidade Eskolea, Zazpi Kaleetako EHU-BBK Etxea eta Bizkaia Aretoa izango dira, besteak beste, udako ikastaroen egoitzak. Dana dala, Bizkaia Aretoak garrantzi handiagoa izango dauela adierazo dabe ikastaroen arduradunek: Bizkaia Aretoak, Abandoibarran daukagun eraikin barriak, berebiziko protagonismoa erakarriko dau. Duda barik, bidea eskainiko dau irakasle eta ikasleen arteko eztabaida eta hausnarketa barri eta bizibarrituak egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!