'Arteak ez du adinik' Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2012-04-24 12:53   Barriak

Apirilaren 24an eta 25ean, Zinemart+. Arteak ez du adinik programea izango da Guggenheim Bilbao Museoan, II. Artearen Pedagogiak zikloaren barruan eta zahartze aktiboaren eta belaunaldien arteko alkartasunaren aldeko Europako urtearen harian.

Apirilaren 24an eta 25ean, Zinemart+. Arteak ez du adinik programea izango da Guggenheim Bilbao Museoan, II. Artearen Pedagogiak zikloaren barruan eta zahartze aktiboaren eta belaunaldien arteko alkartasunaren aldeko Europako urtearen harian. Horretan hainbat aurkezpen egingo ditue adituek, ikus-entzunezkoez lagunduta. Besteak beste, hautatutako filmen bidez honako gaiak landuko ditue: umeek eta helduek artea zelan bizi daben nahiz bizipen horreek zineman zelan irudikatzen diran.

Kontuak kontu, hitzordua apirilaren 24an eta 25ean da Bilboko Guggenheim Museoko Zero Espazioan.


Arteak ez du adinik
- Egitaraua

Apirilaren 24a, martitzena

17:30–19:00. Arrugas (2011) filmaren proiekzinoa. Ignacio Ferreras da zuzendaria eta 2012ko Goya sarietako bi irabazi zituan filmak: moldatutako gidoirik onena eta animazinoko film luze onena. Paco Rocak idatzitako izen bereko komikian (2008ko Komikiaren Sari Nazionala) oinarrituta.

19:00–19:45. Berbaldia eta barriketaldia Ángel de la Cruzen eskutik, filmaren gidoiaren egilea.


Apirilaren 25a, eguaztena

17:30–19:00. Belaunaldien arteko hezkuntza jardunei buruzko berbaldia estaduko eta nazinoarteko testuinguruan. Bilboko Deustuko Unibersidadearen Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Jaime Cuenca Amigo eta Fernando Bayónek filmen zatiak erabiliko ditue adibidetzat, esaterako Lee Chang-Dong zuzendariaren Poetry (2010), Cannesen 2010eko gidoi onenari saria irabazi ebana.

Sarrerak Museoko txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu