Alex Angulo, Desirée de Fez eta Jorge Guerricaechevarria izango dira Fant 18 jaialdiko epaimahaikideak
2012-04-11 14:48 BarriakFant Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiko sail ofiziala eta Fant laburrean saileko epaimahaikideak Jorge Guerricaechevarria gidoilaria, Alex Angulo antzezlea eta Desirée de Fez zinema-kritikaria izango dira, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Fant jaialdiaren 18 edizinoa maiatzaren 4an hasiko da.
Fant Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiko sail ofiziala eta Fant laburrean saileko epaimahaikideak Jorge Guerricaechevarria gidoilaria, Alex Angulo antzezlea eta Desirée de Fez zinema-kritikaria izango dira, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Fant jaialdiaren 18 edizinoa maiatzaren 4an hasiko da.
Mundu osoko 432 film jaso ditu festibalak. Datorren astean jakinarazoko dabe zeintzuk lehiatuko diran film luze onena, gidoirik onena, epaimahaiaren sari eta ganerako sariak irabazteko.
Jorge Guerricaechevarria asturiarra da jaiotzez, baina Gasteizen bizi da. 2010. urtean, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren Gidoi onenari Goya Saria irabazi eban Celda 211 lanari esker. Pelikula ezagun askoren gidoiak idatzi ditu Guerricaechevarriak: Mirindas asesinas, El día de la bestia, Muertos de risa eta La comunidad. Pedro Almodóvarregaz be behar egin dau, Carne Trémula pelikulan.
Alex Angulo aktore bizkaitarrak Imanol Uriberen eskutik eman zituan lehenengo pausuak zinemearen munduan. Periodistas telesailari esker egin zan ezagun. Ostean, abade satanikoaren papela egin eban El día de la bestia film ezagunean. Makina bat pelikulatan parte hartu dau, berbarako, Guillermo del Tororen El laberinto del fauno lanean. Goya sarietarako hiru bat izendapen izan ditu.
Desirée de Fez katalana zinema-kritikaria da, Fotogramas, Rockdeluxeta Bartzelonako La guía del ocio aldizkarietan, besteak beste. Fantasiazko eta bildurrezko zineman aditua da. Películas claves del cine de terror moderno liburuaren egilea da.
Aurtengo Fantrobia saria Kike Maíllo zuzendari katalanarentzako izango da, Fant jaialdiko arduradunek jakinarazo dabenez. Zinema fantastikoaren arloan hasten dabilzan egileak nabarmentzen ditu honek sariak. Eva izan da Maílloren lehenengo luzemetraia, eta hiru Goya Sarien irabazi ditu. Maiatzaren 9an aurkeztuko dau pelikulea Fanten, Golem zimena-aretoan. Fantrobia saria maiatzaren 11n jasoko dau, zinemaldiaren amaiera ekitaldian.
Aurreko urteetan lez, Fant jaialdiagaz batera, hainbat jarduera antolatu dira. Maiatzaren 2tik 15era, berbarako, Fant: I love clicks erakusketea ikusgai egongo da La Bolsa udaltegian, Zazpi kaleetan. Fantasiazko eta bildurrezko film mitikoen 35 kartel berezi egin ditue, izan be click andrakoak dira protagonista nagusiak. Irudi idiliko gutxiago! Zatarkeria, beldur eta nazka gehiago! lemapean, Fant 18-k eta Aux aldikariak, BilbaoCentrogaz alkarlanean, erakusleiho lehiaketea antolatu dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!