Caostica Film Laburren Jaialdian izena emoteko azkenengo egunak

Bizkaie! 2012-04-11 12:33   Barriak

Caostica Film Laburren Jaialdiaren 10. edizinoa bagilean egingo da, eta daborduko antolatzaileak beharrean dabilz. Film laburrak eta ikus-entzunezko lanak bialtzeko epea laster zerratuko da, hain zuzen be apirilaren 15ean. Caostica festibalaren arduradunek sail barria estreinauko dabe aurten, GIF Animatua dalakoa.

Caostican parte hartu gura daben sortzaileek gura beste film labur bialdu ahal ditue, beti be 2011klo urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak badira. Jaialdiko aurreko edizinoetara bialdutako lanek ezin izango dabe parte hartu. Bost sail ditu 10. Caostica jaialdiak: BideoZinema Atala (8mm, Super8, 16 o 35 mm eta abar), edo bideoa (BetaCAM, DV, HDV,SD eta abart); Bideoklip Atala; Animazino Atala (edozein formatu); Bizarro Atala (edozein formatu) eta GIF Animatua Atala.

Antolatzaileek nabarmendu dabenez, turismo edo publizidadera zuzendutako lanak ez dira onartuko. Lanak helbide honetara bialdu behar dira: Caostica kultur alkartea, 404 Posta-kutxa, 48080 Bilbo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu