Rosa Regás eta Jordi Esteva idazle katalanak, 'Eztabaidak literatureagaz' zikloko hurrengo konbidauak
2011-10-03 15:47 jardunaldiakRosa Regás eta Jordi Esteva idazle eta bidaiari handiak izango dira Eztabaidak literatureagaz zikloko hurrengo gonbidauak. Oraingoan, Jon Arretxe idazlea izango klkarrizketearen gidaria. Literaturea eta bidaiak izango ditue berbagai. Hitzordua urriaren 4an da, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Rosa Regás eta Jordi Esteva idazle eta bidaiari handiak izango dira Eztabaidak literatureagaz zikloko hurrengo konbidauak. Oraingoan, Jon Arretxe idazlea izango alkarrizketearen gidaria. Literaturea eta bidaiak izango ditue berbagai. Hitzordua urriaren 4an da, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Urriko Eztabaidak literaturegaz berbaldian bidaiatzeko esperientzia personalari eta bidaiok literatur lanean daben eraginari buruz jardungo dabe Regásek, Estevak eta Arretxek. Egileek, besteak beste, bidaia idazteko inspirazino-iturri ala kontakizuna aberasteko bidea dan azalduko dabe; eta, bidaiei buruzko literaturea bidaia bera kontatzen dauena edo urruneko errealidadeea erakusten dauena dan eztabaidatuko dabe. Jon Arretxe idazleak gidatuko dau idazle katalan bien jarduna. Basauriko idazleak berak be makina bat bidai egin ditu munduan zehar, eta bizi izandako esperientziak jasoz hogei bat liburu ditu argitaratuak.
Rosa Regás (Bartzelona, 1933) oso ezaguna da idazle eta editore lez egin dauen lanarengaitik, eta Espainiako Liburutegi Nazionaleko presidentea izateagaitik bere bai. Regaásek eleberriak zein saiakerak argitaratu ditu. Lehenengo lana 1987an argitaratu eban; Geneva uriari buruzko liburua, hain zuzen be.1994an, Nadal Saria irabazi eban Azul lanagaitik, eta, 2001ean, La canción de Dorotea lanak Planeta Saria jaso eban. Horrezaz gan, Regás hainbat egunkari, aldizkari, irrati eta telebistatan kolaboratzailea da.
Jordi Esteva (Bartzelona, 1951) idazle eta argazkilaria da. Ekialdeko eta Afrikako kulturaren zale sutsua da; kultura horreetara bideratu dau kazetari eta argazkilari lan gehiena. Bost urtez Egipton bizi izan zan, Nazinoarteko Kairo Irratian lanean. 1998an Mil y una voces argitaratu eban, Mediterraneoko alde bietako hamasei artistaeta intelektualegaz. Ostean, Viaje al país de las almas kaleratu eban, animismo afrikarraren mundura hurreratzako liburua. Oraintsu Socotra, la isla de los genios lana plazaratu dau.
Eztabaidak literatureagaz hilean behin egiten da, Bidebarrietan. Ekimenaren helburua liburuaren eta literaturearen garapena eta sustapena da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!