Euskal Poesiaren III. BBK Jardunaldiak Bilbon irailaren 19tik 23ra

Bizkaie! 2011-09-15 10:39   jardunaldiak

Jardunaldiotan euskal artista esanguratsuenek euskal poeta garrantzitsuenetako batzuen pentsamendu artistikoak eta prozesu sortzaileak sakon aztertuko ditue. Emonaldi guztiak Bilboko BBK Salan (Kale Nagusia, 19-21) izango dira, 20:00etan, eta sarrerea dobakoa izango da aretoa bete arte.

Igaz izandako arrakastearen ondoren, Euskal Poesiaren III. Jardunaldiak egingo dira irailaren 19tik 23ra Bilboko BBK Aretoan. Bertan, euskal artista esanguratsuenek euskal poeta garrantzitsuenetako batzuen pentsamendu artistikoak eta prozesu sortzaileak sakon aztertuko ditue. Emonaldi guztiak BBK Salan izango dira, 20:00etan, eta sarrerea dobakoa izango da aretoa bete arte.

BBK-ko iturriek jakinarazo dabenez, Jorge Gonzalez Aranguren, Jose Fernandez de la Sota, Amancio Prada, Juan Carlos Mestre, Miguel Cuadrado, Marina Perez, Pablo Gonzalez de Langarika edo Tachia Quintanarrek hainbat testu irakurriko ditue, euskal poetek beren obra ezagunenak idazteko orduan erabili dituen bideak aztertzeko balioko dabenak.

Galaeta taldeak hasiko ditu jardunaldiak irailaren 19an, Tatuajes literarios izeneko lanaren irakurketeagaz. Irailaren 20an, Jose Ramon Zabalak Leyendo en lo nuestro con G. Celaya al fondo izeneko mahai-ingurua gidatuko dau; Jorge Gonzalez Arangurenek eta Jose Fernandez de la Sotak eztabaideagaz lotutako testuak irakurriko ditue.

Hilaren 21ean, Amancio Ortega kantautoreak eta Juan Carlos Maestre rapsodeak musikea eta poesia buztartuko dituan emonaldia eskainiko dabe, Elogio a la palabra izenburupean. Irailaren 22an, poesiaren alderdi desbardin bat emongo dau El grito de las aves ikus-entzunezko lanak, Marina Perez, Miguel Cuadrado eta Pablo Gonzalez de Langarikaren parte-hartzeagaz.

Tachia Quintanar aktoreak zarratuko ditu jardunaldiak. Gaur egun Parisen bizi dan ermuar honek Blas de Otero bere lagun minaren lanak errezitauko ditu. Quintanar, Gabriel Garcia Marquez idazle handiaren laguna da, eta azken horrek Amar en tiempos de cólera lana eskaini eutson.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu