'Arriya' filma hilaren 26an estreinauko dabe zine-aretoetan
2011-08-16 14:00 BarriakHiru hizkuntzatan eginda (euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez), film berezi honek Txekiar Errepublikako Karlovy Vary (Lehiaketatik kanpoko Sekzino Ofizialean) eta Malagako Zine Jaialdietan hartu dau parte. Azken horreetan 5 sari eskuratu zituan.
Arriya, Alberto J. Gorritiberearen (Eutsi!) film barria, hilaren 26an estreinauko da zine-aretoetan. Zestoan, Zumaian eta Gipuzkoako beste herri batzuetan filmautako pelikula hau, Alokaturen produkzinoa da, ETBren produkzino alkartuagaz eta ICAA eta Eusko Jaurlaritzearen partaidetzeagaz.
Hiru hizkuntzatan eginda (euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez), film berezi honek Txekiar Errepublikako Karlovy Vary (Lehiaketatik kanpoko Sekzino Ofizialean) eta Malagako Zine Jaialdietan hartu dau parte. Azken horretan 5 sari eskuratu zituan: emakumezko aktorerik onena (Begoña Maestre), argazkarik onena (Gaizka Bourgeaud), jantziteriarik onena (Saioa Lara), musikarik onena (Bigen Mendizabal), eta film onenaren Asecán-Opera Prima saria.
Alberto J. Gorritibereak sentimentuzko istorio bat kontau dau, tradizinoaren eta personearen arteko burrukea jorratuz. Ikutu fantastikoak dituan alegia eder baten itxurea hartu dau filmak. Tradizinoak eta amodioa eta familien arteko burrukek atrapauta bizi diran hiru gazte maiteminduren istorioa kontetan deusku Arriya filmak.
Aktore gazte talde batek interpretetan dau film hau eta Iban Garate (Aupa Etxebeste!), Begoña Maestre (Hospital Central, Al salir de clase) eta Sara Casasnovas (Amar en tiempos revueltos, Hospital Central, El comisario) dira protagonistak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!