'Vera' pelikulearen udako grabazinoa laster amaituko dabe Erronkarin eta Zaraitzun
2011-08-11 12:07 BarriakGaragarrilaren 4an hasi eban Iban Aiestak Vera pelikulearen grabazinoa, eta taldeak laster amaituko ditu udako lanak. Trankil dabilz beharrean, estutu barik, Erronkarin eta Zaraitzun, zuzendariak berak adierazo dauenez. Filmak trashumantzian dabilen artzain baten historia kontetan dau, eta naturea bera da protagonista nagusienetakoa.
Garagarrilaren 4an hasi eban Iban Aiestak Vera pelikulearen grabazinoa, eta taldeak laster amaituko ditu udako lanak. Trankil dabilz beharrean, estutu barik, Erronkarin eta Zaraitzun, zuzendariak berak adierazo dauenez. Filmak trashumantzian dabilen artzain baten historia kontetan dau, eta naturea bera da protagonista nagusienetakoa.
Hamabost lagun dabilz beharrean, eta erabagiak danen artean hartzen ditue. Euskeraz grabetan ditue planoak lehenengo, eta gaztelaniaz, ostean. Naturearen irudiek, dana dala, garrantzi handiagoa dabe personaien alkarrizketek baino. Naturea eta gizakien arteko hartu-emonak ditu ardatz Verak.
Hasieran, plano guztiak udan grabetakoak ziran, baina urtaro guztiak jasoko dituela erabagi dau taldeak azkenean. Uda partea Erronkarin eta Zaraitzun emon ostean, udagoiena, udabarria eta negua Bardeetan egingo ditue. Aiestaren asmoa datorren urteko Donostiako Zinemaldirako pelikulea prest eukitea da. Patricia López, Nia Acosta, Urko Olazabal eta Juan Ignacio de Paul dira filmeko aktore nagusiak.
Iban Aiesta Antropologian doktorea da. Metraje laburreko hiru lan ditu: Ginger, Hilotzaren Begietan y Alabama. 2006an, lehenengo pelikula luzea filmau eban: Pedra, peixe, río: Itamatatiua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!