'La Chanson de Roland' pelikulea euskeraz estreinauko da Donostian
2011-08-10 15:45 BarriakBarikuan, abuztuaren 12an, euskeraz estreinauko dabe 778 La Chanson de Roland pelikulea. Olivier Van der Zee (Amsterdam, 1969) zinemagilearen lanaren lehenengo emonaldia Donostiako Principe aretoan izango da; ostean, hilaren 19an, Bilbon eta Gasteizen estreinauko dabe.
Barikuan, abuztuaren 12an, euskeraz estreinauko dabe 778 La Chanson de Roland pelikulea. Olivier Van der Zee (Amsterdam, 1969) zinemagilearen lanaren lehenengo emonaldia Donostiako Principe aretoan izango da; ostean, hilaren 19an, Bilbon eta Gasteizen estreinauko dabe.
La Chanson de Roland XI. mendean bertsotan idatzitako lana da, eta bertan 778. urteko Orreagako gudearen ganeko gertaerak kontetan dira. Hainbat historialariren adierazpenez aparte, batailearen antzezpena jaso dau dokumentalean.
Olivier Van der Zee eskolan ikasitakoaren arabera, 400.000 sarrazenok akabatu eben frankoen armada handia Orreagan. Baina, behin Pasai Donibanen plaka bat ikusi eban, Orreagako guduan hildako soldadu baskoien omenez. Eta, holan, gertakizun historikoaren inguruan ikertzen hasi zan, benetan zer pasau zan jakin guran.
778 La Chanson de Roland dokumentala egiteko, makina bat aditurengana jo dau Van der Zeek: Alessandro Barbero (Turineko Piemonteko Unibersidadea), Armando Besga Marroquín (Deustuko Unibersidadea), Philippe Senac (Tolouse-Le Mirail II Unibersidadea), Isabel Ubieto (Zaragozako Unibersidadea), Manuel Martín Bueno (Zaragozako Unibersidadea), Mercedes Unzu (Trama arkeologia-bulegoa), Juan María Martínez Txoperena (Aranzadi), Marie-Ange Landais (Blaye uriko museoa, Frantzia) eta Anthony Hunt (Oxfordeko Unibersidadea).
Idem (Bilbo), Smac (Bordele), ITP (Iruñea) eta Modélika (Zaragoza) etxeek produzidu dabe dokumentala, EITB, France 3 eta Aragón TVren parte-hartzeagaz, eta besteak beste, Eusko Jaurlaritzea, Nafarroako Gobernua, CNC, Aquitaine-Navarre eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinogaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!